Barakaldoko 10 kilometroek neurtuko ditu berriz ere atletak, datorren urriaren 1ean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko 10 kilometroek neurtuko ditu berriz ere atletak, datorren urriaren 1ean

Barakaldoko 10 kilometroek neurtuko ditu berriz ere atletak, datorren urriaren 1ean

2017/09/07


Tradizio bihurtu da atletentzat, eta ia derrigortua dute lasterketa-eguna egutegian. Datorren urriaren 1ean itzuliko da berriro Barakaldoko 10 kilometroko lasterketa. Gaur goizean aurkeztu ditu Amaia del Campo alkateak, Barakaldoko Atletismoko Klubeko Gonzalo Peña eta Belit Solarrekin batera, lasterketaren nondik norakoak.


Dagoeneko izena ematea dago www.turesultado.es y www.10kmsbarakaldo.com web orrietan, eta irailaren 27ra arte iraungo du epeak zabalik. Irailaren 29 eta 30ean jaso ditzakete korrikalariek dortsalak, Clara Campoamor Kultur Etxean, bai eta lasterketa hasi baino lehen, helmugan bertan.


Lasterketa 11:30ean abiatuko da Resurrección María de Azkue kaletik. Bi modalitate izango dira: bata 10.000 metrokoa (10 km), eta bestea, 5.000 metrokoa (5 km), eta gizonezkoek zein emakumezkoek hartuko dute parte. Lasterketa zirkularra da, Resurreccion Maria de Azkue bulebarraren (Zuhatzu etxetaldetik hurbil) eta Ansioko ingurabidearen (hotelaren parean) arteko ibilbidea. Ibilbidea Espainiako Atletismo Federazioak homologatuta dago, eta 10 eta 5 kilometro, hurrenez hurren, dituztela ziurtatu du.


Laugarren honek, aurrekoetan bezala, motxilak gordetzeko zerbitzua eta dutxa eta aldagelak eskainiko ditu.


1.000 dortsal prestatu ditu antolakuntzak; 700, 10 kilometroko lasterketarako, eta, 200, berriz, 5 kilometrokorako. 4 kategoria daude: gazteak (18-19 urtekoak); seniorrak (20-34 urtekoak); beteranoak A (35-44 urtekoak) eta beteranoak B (45 urte edo gehiagokoak).


1.OOO EURO SARITAN
18 trofeo banatuko dira, eta 1.000 euro eskudirutan (50 eurotik 200 eurorako kopuruak), kategoria bakoitzean garaile izan direnen artean.
“Herritarrak animatu nahi ditugu laugarren lasterketa honetan parte hartzera, eta, bide batez, Barakaldoko Atletismoko Klubari eskerrak eman, urtez urte buru belarri aritzen delako lasterketa aurrera ateratzeko lanean” esan du Del Campok.
Edozein zalantza argituko da 685 755 051 telefono zenbakian -12:00etatik 20:00etara – bai eta catbarakaldo@gmail.com helbidean ere.

 

Partekatu:
Twitter Facebook