Barakaldok udalerriko arkitektura ezagutzeko ekimena antolatu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok udalerriko arkitektura ezagutzeko ekimena antolatu du

Barakaldok udalerriko arkitektura ezagutzeko ekimena antolatu du

2016/05/04


 Barakaldoko Udalak udalerriko kultur arkitektonikoa erakutsi eta hedatzeko ekimena aurkeztu du. “Kultur Hedapeneko Programaren barruan dagoen proposamen berria da eta Ikusleen Kluba, Irakurketa Kluba eta gure museotara bisita gidatuak bezalako ekimenak zabaltzea du xede"  azaldu du Kulturako zinegotzi Nerea Canterok.

 

“Ondarea konkistatzen. Barakaldoko eraikin berreskuratuak”

“Arkikultura” arkitekto taldeak bi jarduera osagarri aurkeztuko ditu: hitzaldi bat eta bisita gidatu bat.  Bi jarduera horiek arkitektura orokorrari eta, bereziki, gure inguruko arkitekturari buruzko ezagutzak handitzeko aukera eskaintzen dute.  Ekimenaren bidez, “Ondarea konkistatzen. Barakaldoko eraikin berreskuratuak” izenburupean, gure hirian erabilera berrira egokitzeko berreskuratu diren zenbait eraikin aztertuko dira.

Hitzaldia maiatzaren 10ean, 19:00etan, burutuko da Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Sarrera doan da. Akuikulturako Iratxe Mariánek eta Lander Parrak  lagunduko dute Barakaldoko eraikin berreskuratuak aztertzen, hala nola Ilgner eraikina, Udal-hiltegia, Miranda Fundazioa eta Udal-merkatua, betiere, eraikinok eraiki zireneko testuingurutik abiatuz. Halaber, gaur jasaten ari diren eraldaketa aztertuko da ondarea  beste erabilera arruntagoetara egokitzeko, konkistatzeko eredu bizi bihurturik.

“Hitzaldiaz gain, maiatzaren 17an, 18:00etan, Ilger eraikinera bisita gidatua ere egingo da.  Bisitara joan ahal izateko, beharrezkoa da hitzaldian parte hartzea, bai eta izena ematea ere.  Maiatzaren 2tik, astelehena, aurrera kultur etxe eta zentro zibiko guztietan eman daiteke izena doan" azaldu du Canterok. Plaza mugatuak daude, hortaz, oso garrantzitsua da ahalik eta arinen ematea izena.

Partekatu:
Twitter Facebook