Rock musika umeentzat ere bada. Barakaldoko Udalak txikientzako kontzertu ziklo bat antolatu du neska-mutilek rock musika ezagutu dezaten. AC/DC, Metalica, Kiss eta Beatles talde ezagunak omentzeko kontzertuak egingo dira.
Barakaldoko lehenengo partaidetzazko aurrekontuei esker sortu da ekimen hau, zeren eta barakaldarrek umeentzako eta gazteentzako jarduerak ugaritzearen aldeko iritzia eman baitzuten. `Rocki´n Bizi´ izena eman zaio ekimenari eta urriaren 14tik azaroaren 4ra bitartean garatuko da.
Kontzertuak Clara Campoamor zentroan emango dira larunbatero, 18:00etan. AC/DC taldearen omenezko kontzertua izango da lehena. Urriaren 21ean, Metallica taldearen txanda izango da; urriaren 28an, Kiss izango dugu, eta azaroaren 4an, Beatles, kontzertuen zikloko azkena.
Kontzertuek alde didaktikoa ere izango dute, taldeek ikus-entzunezko materiala erabiliko dute banden historiaren aurkezpena egiteko. Gainera, kontzertu normal batean baino baxuagoa izango da musika-soinua, umeak eroso egon daitezen.
“Uste dugu ekimen hau oso erakargarria izan daitekeela musika gustuko duten familientzat, gainera, txikiek entzuten dituzten taldeei buruzko gauza berriak ikasteko aukera izango dute, eta rock kontzertu batera joatekoa ere” azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.
ESZENA-ARTEEN PROGRAMA FAMILIAKO KIDE GUZTIENTZAT
2017ko urritik 2018ko martxora zenbait antzerki ikuskizun eta estilo desberdinetako txotxongiloen ikuskizun biltzen dituen `Eszena-arteak familiako kide guztientzat´ programarekin batera etorriko da programazio berri hori.
Ekimen hau ere larunbat arratsaldeetan egingo da Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan. Hiruhileko honetarako programazioa urriaren 21ean abiaraziko da, eta familiek aparteko 7 ikuskizun izango dituzte 7 konpainia ospetsuek eskainita, gainera, batzuk ezagunak dira programan lehenago ere parte hartu izan dutelako (programazio egonkorrak daramatzan 9 urte hauetan) eta ikusleen artean arrakasta izan dutelako. Hiru ikuskizun euskaraz izango dira, bat mutua, eta hiru gaztelaniaz, Lleida, Zaragoza eta Valladolideko konpainiek emango dituzten ikuskizunak baitira.
PROGRAMAZIOA:
Urriak 21 AKTORE ETA OBJEKTUEN ANTZERKIA. ‘La gallina de los huevos de oro’. ZUM ZUM TEATRE. LLeida. Gaztelaniaz. Clara Campoamor Zentro Zibikoa
Urriak 28 TXOTXONGILOAK. ‘La isla del tesoro’. TEATRO ARBOLÉ. Zaragoza. Gaztelaniaz. Gurutzetako Zentro Zibikoa
Azaroak 4 AKTORE ANTZERKIA. ‘Caperucita, lo que nunca se contó’. TELONCILLO TEATRO. Valladolid. Gaztelaniaz. Clara Campoamor Zentro Zibikoa
Azaroak 11 TKIKI, TXIKI, TXIKIA. MUSIKA IKUSKIZUNA. ‘Ploc, Ploc... PLIK!’. PASADAS LAS 4. Euskaraz. Gurutzetako Zentro Zibikoa (*)
Azaroak 18 OBJEKTUEN ANTZERKIA. “Oskoleko mina”. FARRÉS BROTHERS i Cia. Òdena (Bartzelona). Euskaraz. Clara Campoamor Zentro Zibikoa
Azaroak 25 ZIRKUA ANTZERKIA. ‘Ondorengoak’. ZIRIKA ZIRKUS. Euskaraz. Gurutzetako Zentro Zibikoa
Abenduak 2 KEINU ANTZERKIA. ‘Kaput’. GANSO&CIA. Mutua. Clara Campoamor Zentro Zibikoa
Abenduak 23 TXOTXONGILOAK. ‘Titirikontu Kontari’. GORAKADA. Euskaraz. Gurutzetako Zentro Zibikoa
Programazioan ikus daitekeenez, aurten ere jarraituko du `Txiki, Txiki, Txikia´ programak, eta azaroaren 11n, 0-3 urteko umeentzako musika-antzerki ikuskizuna izango dugu hirian. Haurtxoek musikarekin lehen kontaktua izan dezaten diseinatutako ikuskizuna da, eta horrela, txikitxoak mundu magikoan sartu ahal izango dira arropa zabaltzeko soka baliatuz.
Sarrera ordaindu behar da, bai `Eszena-arteak familiako kide guztientzat´ programarako, bai `Rockin´ Bizi´ ekimenerako, 3 euro ordainduko dute nagusiek, eta 2 euro umeek, gazteek eta 65 urtetik gorakoek. Sarrerak ekitaldi bakoitzaren aurreko astelehenean jarriko dira salgai.
Partekatu: