Barakaldok Sahararako elikagaien bilketa babestu du eta 36 edukiontzi jarriko ditu ikastetxe eta kultur-etxeetan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Sahararako elikagaien bilketa babestu du eta 36 edukiontzi jarriko ditu ikastetxe eta kultur-etxeetan

Barakaldok Sahararako elikagaien bilketa babestu du eta 36 edukiontzi jarriko ditu ikastetxe eta kultur-etxeetan

2022/02/03


Udalak gaur jakinarazi duenez, bihartik aurrera (ostirala, hilak 4) eta otsailaren 11ra arte, Sahararako elikagaien bilketa egongo da martxan Barakaldoko ikastetxe eta kultur-etxeetan. Udal-arloak kanpaina hau babestu du eta 36 edukiontzi jarriko ditu 30 puntu desberdinetan.

"Barakaldo elkartearen eta Sahara Salam elkartearen arteko ekimena da, gure hirian aspalditik garatzen ari dena eta, pandemiak eragindako zailtasunak eta Saharako herriak bizi duen egoera zaila gorabehera, berreskuratu egin dena aurten", azaldu du udalak.

Elikatu itxaropen bat lelopean, astebetez edukiontzietan elikagai ez-galkorrak bilduko dira (arroza, dilistak, indabak, pasta, atun- eta sardina-latak, azukrea...), bai eta iraungi gabeko botikak eta emakumeentzako higiene-produktuak ere.

Bildutako produktu guztiak, gero, udal-brigadek biltegi batera eramango dituzte, eta saharar herriaren aldeko euskal karabana solidarioaren parte izango dira.

Udalak saharar herriari laguntzeko "beren harri-koskorra ekartzera" animatu ditu barakaldarrak. Era berean, eskerrak eman ditu Sahara Salam elkarteko boluntarioek errefuxiatuen kanpalekuan bizi diren pertsonen beharrizanei erantzuteko egin duten lanagatik.

Elikagaiak biltzeko edukiontziak lehen hezkuntzako eta haur-hezkuntzako honako ikastetxe hauetan jarriko dira: Larrea, Rontegi, Arteagabeitia, Alkartu, El Pilar, Juan Ramón Jiménez, Munoa, Gurutzeta, Mukusuluba, Santa Teresa, Zuazo, Ibaibe, El Regato, La Inmaculada, Nuestra Señora del Rosario, San Vicente de Paúl, San Juan Bosco eta Alazne.

Era berean, edukiontziak egongo dira Beurko, Minas eta Gurutzeta institutuetan, Nicolás Larburu LHko ikastetxean eta Udalaren hiru haur-eskoletan (Arteagabeitia, Urban eta Llano). Azkenik, elikagaiak utzi ahalko dira, era berean, Burtzena, Gurutzeta, Retuerto, Zuazo eta Clara Campoamor kultur-etxeetan.

Partekatu:
Twitter Facebook