Gabonak gaur arratsaldean helduko dira Barakaldora. Gobernu taldeak hiriko merkatari eta ostalariekin partekatu nahi izan duenez une magiko hori, bi kolektibootako ordezkari nagusiak gonbidatu ditu Amaia del Campo alkatearekin batera saka dezaten gabon-argiak pizteko botoia. Ekitaldia Barakaldoko herritarrei zuzendurik dago, 18:30ean hasiko da Herriko Plazan eta Ruaille Buaille talde barakaldarrak dinamizatuko du.
Herriko Plazako erlojuaren dorrea izango da gabon-giroan murgilduko den lehena. Gabonetako apainketa zerbitzuaren enpresa esleipendunak asteburu honetan amaitu du hiria apaintzen. Aurten, apainketa iaz heldu ez zen auzoetara ere iritsi da, hala nola Santa Teresa-Bagatza, Errekatxo, hiriguneko sarrerak (Florida eta Bondad) eta Zubileta biderako sarbidea.
Aurten, gabonetako argien kontratuan dezente aurreztea lortu dugu, udal baliabideak hobeto aprobetxatu dituen kontratu bakarra egin dugulako. Beraz, iaz 31.400 euro + BEZa ordaindu bazen, aurten 25.000 euro + BEZa ordaindu da. %21eko aurrezpena.
Gabonetako argiak pizteak gabonetako kanpaina hastea dakar, bai merkataritzan, bai ostalaritzan. Horregatik, Udalak aipatu sektoreetako elkarte nagusi bi hauek: ACE Barakaldo - Hiri merkataritza eta enpresa elkartea eta Barakaldoko Ostalaritza Elkartea, bertan izatea nahi izan du, horien ordezkariek saka dezaten gabonetako argien botoia.
Ekitaldia girotzeko eta barakaldarrak ere konturatzeko hirian gabon-jaiak hasi direla, Ruaille Buaille taldea arituko da txirula eta biolina jotzen.
Gabonetako argiez gain (160 apaingarri baino gehiago hiri osoan), kontuan hartu behar da Udalak Bide Onera plazan jartzen duen ohiko zuhaitza ere badagoela.
Partekatu: