Barakaldok Lasesarreko skate pistak eraberritzeko lanak abiarazi ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Lasesarreko skate pistak eraberritzeko lanak abiarazi ditu

Barakaldok Lasesarreko skate pistak eraberritzeko lanak abiarazi ditu

2018/04/17


Barakaldoko Udalak atzo abiarazi zituen Lasesarreko skate pistak eraberritzeko lanak. Denboraren eraginez, oso hondatuta dagoen kirol ekipamendua dela aipatu behar da, baina lan horiei esker, erabili ahal izateko oso baldintza eta egoera ezin hobea izango du.


12.705 euroko inbertsioa (BEZa barne) egingo den lanen barruan, egituraren plano bertikalen eta horizontalen arteko loturak berritzea ere badago. “Gehien erabiltzen den kirol instalazio honen egoera ikusita, oso hondatuta baitago, ekipamendu horretan ezin da eroso eta seguru egin kirola, beraz, erabateko eraberritze lanak egingo dira” adierazi du UKEko lehendakari Gorka Zubiaurrek.


Lanak atzo abiarazi ziren eta 15 egunetan amaitzea espero da. “Alkatetzara iritsi garenetik, kirol instalazioetan martxan jarri ditugun dozenaka eraberritze lanei gehitu behar zaie jarduketa hori" adierazi du lehendakariak. “Aurreko gobernuen inbertsio ezak kirol ekipamendu asko zaharkituta egotea ekarri du, eta horregatik, beharrezkoa da inbertitzea berritzeko eta egunean jartzeko” azpimarratu du, eta bide batez, hiriko kirol instalazioak hobetzeko egin beharreko inbertsioa 12 milioi eurotan baloratzen zuen txosten teknikoa ere gogorarazi du. Orain arte, Amaia del Camporen taldeak hogei bat udal ekipamendutan egin ditu hobekuntza-jarduketak, hala nola Barakaldo, Llano eta Lurkitzagako frontoietan; Lasesarre eta Gorostitzako gimnasioetan; Gorostitzako igerilekuetan; San Bizenteko kiroldegian, La Siebe eta Serraltako futbol-zelaietan, Ansioko zelaian...


Kirol ekipamenduetako hobekuntza lanen barruan, aurten La Siebe eta Serralta zelaietako belarra aldatzea ez ezik, Lasesarreko kiroldegiko futbol-zelaian aterpeko gune bat egitea ere badago.


EUKALIPTOEN INAUSKETA LA SIEBEN


La Sieben egin da azken jarduketa, eta amaitzear daude futbol-zelai txikiko aldagelak eraberritzeko lanak. Bestalde, gaur, zelaiaren ingurumarian dauden eukaliptoen inausketa lana ere egingo da “zeren eta adar batzuk erortzeko arriskuan baitaude” azaldu du zinegotziak. Inbertsio hori 7.150 eurokoa da, BEZa barne.

 

Partekatu:
Twitter Facebook