Barakaldok hizkuntza ez-sexista erabiltzeko konpromisoa hartu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok hizkuntza ez-sexista erabiltzeko konpromisoa hartu du

Barakaldok hizkuntza ez-sexista erabiltzeko konpromisoa hartu du

2018/02/26


Barakaldoko Udaleko Emakume Arloak gaur goizean aurkeztu du gainerako udal arloak hizkuntza ez-sexista erabiltzeari buruz kontzientziatzeko agiri bat. Horrela bada, Emakunderekin koordinaturik, zenbait aholku helaraziko dira Udaleko departamentu desberdinetara, toki erakundeak erabiliko duen hizkuntza ahalik eta inklusiboena izan dadin.

Udaleko langileek (erakunde autonomoetakoek eta sozietate anonimoetakoek barne) berdintasunezko hizkuntza, plurala eta ez estereotipatua erabiltzeko beharrezkoak dituzten tresnak jasotzen dituen gida bat dauka Udalak. “Gaur egun, oraindik, alkate andreari zuzendutako idazki batzuetan `alkate jauna´ ikus dezakegu, erantzukizun handieneko kargua gizon batek beteko duela egintzat jotzen delako” esan du adibide gisa Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak. “Gaztelaniazko “concejal” terminoa ere oso orokorrean erabiltzen da arlo bakoitzeko arduradunaren generoa eta pertsona kontuan hartu gabe” esan du.


Gaur goizean, Emakume Arloko Informazio Batzordearen oniritzia jaso duen agiriari esker, udal arloek genero zeharkakotasuna kontuan hartzeko behar dituzten tresnak izango dituzte. “Udalekoaz gain, beste gida batzuk ere baditugu, hala nola Emakunderena eta Nombra en Red. Udaleko langileek bertako edozein sistema informatiko bidez sartu, eta edozein kontsulta egin ahal izango dute hizkuntza ez-sexista erabiltzeko barneko zein kanpoko dokumentuetan, bai eta herritarrei bidaltzen zaizkienetan ere" azpimarratu du Olallak.


Hitzez gain, Udalak eta toki erakundearentzat lan egiten duten enpresek erabiltzen dituzten irudiak ere aipatzen ditu agiriak. “Helburua irudi estereotipatuak eta sexistak ez erabiltzea da” zehaztu du zinegotziak.


“Lan horrekin berdintasunezko hizkuntzan heztea da lortu nahi duguna, bai eta erakunde gisa, eredu izatea ere, gizarteak generoa eta berdintasuna kontuan har ditzan komunikatzerakoan” esan du Olallak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook