Barakaldok Gurutzetan eta Burtzeņan bosgarren edukiontzia jartzeko Aldundiaren diru-laguntza lortu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Gurutzetan eta Burtzeņan bosgarren edukiontzia jartzeko Aldundiaren diru-laguntza lortu du

Barakaldok Gurutzetan eta Burtzeņan bosgarren edukiontzia jartzeko Aldundiaren diru-laguntza lortu du

2017/05/11


Barakaldoko Udalak hiriko beste bi auzotan bosgarren edukiontzia jartzeko eskatutako Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu da Aldundiak 38.000 euro inguru emango diola Barakaldori Gurutzetako eta Burtzeñako herritarrak hondakin organikoen gaikako bilketa egiten hasi daitezen.


Gobernu taldeak iragan martxoan eman zuen neurri horren berri. Aldundiaren Ingurumen Sailean aurkeztu zen proiektuaren barruan 43 edukiontzi marroi, 1.400 poltsa eta 700 zakarrontzi erostea zegoen. Guztira, 17 edukiontzi jarriko dira Bakean, 21 Gurutzetan, eta 5 Burtzeñan. Gainera, 9 edukiontzi gehiago eta haizearen kontrako 44 finkagailu ere erosiko dira, biltegian izateko behar denerako.


Gauzak horrela, Barakaldoko Udalak helburu europarra lortzeko pausoak ematen dihardu, hau da, 2020. urtean gai organikoen % 50 biltzea. Barakaldok 2013. urtean abiarazi zuen Urban-Galindo eta San Bartolome auzoetan bilketa organikoa. Amaia del Camporen gobernu taldea izan da bilketa organikoaren alde lanean jardun duena, eta horrela, herritarrek Ekologistak Martxan erakundearen bitartez eskatuta, osoko bilkuran hartutako konpromisoa bete egin du.


Horretarako, urte hasieran Lutxana, Llano eta Retuerto auzoei 38 edukiontzi berri emango zaizkie. Horrek 16.000 euro inguruko inbertsioa ekarriko du. Halaber, komunikazio-kanpaina osoa garatu zen Ekologistak Martxanen eskutik, informazioa auzoz auzo hurbildu duena.


Neurri horrek emaitzak eman ditu azken hilabetean bilketa organikoa hirukoiztuz, hilean 2.020 kilotik 6.030 kilora pasatuz. Orain, foru diru-laguntza hori ematearekin, hiriak jarraitu ahal izango du bosgarren edukiontziaren erabilera handituz, hasierako 23 edukiontzietatik 104ra pasatuz, zazpi auzoetatik banatuta.


¨Barakaldarrak interesa agertzen ari dira hondakinen gaikako bilketagatik eta uste dugu diru-laguntza hori ematea oso berri ona dela, zeren eta utziko digu aurten zerbitzua handitzen Gurutzeta eta Burtzeñaraino, hiriko bi auzo jendetsu¨, ziurtatu du Gorka Zubiaurrek, Hirigintza Diziplina eta Ingurumen Arloko zinegotziak.


¨Geroz eta hurbilago gaude helburu europarrak lortzeaz, beraz, lanean jarraituko dugu, iragarri genuen moduan, funts ekonomikoak lortzeko Barakaldok aurrera egin dezan¨, bukatu du Zubiaurrek.
Diru-laguntzaren aurrekontua 37.675,77 eurokoa da (BEZa barne).

 

Partekatu:
Twitter Facebook