Ikasturte honetan euskara ikasi duten Barakaldoko auzokideen ahalegina ekonomikoki sarituta izango da gure Udalak ematen dituen laguntzei esker. Laguntza hauei 2013ko irailaren 1a eta 2014ko abuztuaren 31 bitartean HABE homologatutako zentroetan euskara ikastaroak burutu dituzten barakaldarrek etekina atera ahal izango diete.
Udalak 30.000 euroko partida ezarri du 2013-2014ko ikasturtean euskararen ikasketen laguntzetarako. Hau posible izan da Euzko Alderdi Jeltzaleari esker, 2014ko udal aurrekontuetan, besteak beste, baldinza hau sarrarazi zuelako kontuak babesteko. Era honetan, EAJ-PNVren aldetik euskara ikasteko laguntza hauek berreskuratzen ditugu. Laguntza hauek 2012an gure alderdiari esker eratuak izan ziren eta iaz PSEk deuseztatu egin zituen, bere murrizketa askoren ondorio gisa.
EAJ-PNVk barakaldarrak euskara ikastera eta familiaren eremuan eta Barakaldoko kaleetan praktikatzera animatzen ditu. Egungo krisis ekonomiko egoera zaila ezagututa, EAJ-PNVk gure auzotarren eskura jarri egin ditu laguntza ekonomiko hauek, gure hizkuntza beraiena egiteko apustuan, ekonomikoki arintzeko.
Partekatu: