Barakaldok edateko ur iturri berriak jarri ditu hirian - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok edateko ur iturri berriak jarri ditu hirian

Barakaldok edateko ur iturri berriak jarri ditu hirian

2017/03/02


Hiriko ekipamendu publikoaz ari garenean, edateko ur iturri gehiago jartzeko eskaria izaten da behin eta berriro errepikatzen dena. Barakaldoko Udalak 7.000 euro inbertitu ditu hiri altzari hauek jartzen.

Iturri berriak honako leku hauetan jarri dira: Errioxa, Bituritxa, Errotabarria, Zumalakarregi -23. zenbakiaren parean- eta Munoa -17. zenbakiaren parean-. Herritar askok helarazi dio gobernu taldeari hirian edateko ur iturri gehiago jartzeko eskaria. “Eskari horiek auzo elkarteekin auzoetara egiten ditugun bisitetan, edo Ezagutu Barakaldo programaren bidez ikasleek egiten dituzten txikien udalbatzetan entzun izan ditugu” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.


Iturri berriak jartzeko lekuak hautatzerakoan, Udalean jaso ditugun eskariak eta Arloko udal teknikariek egindako kokapenaren azterketa hartu ditugu kontuan. Lutxanako bi instalazioek (Bituritxa eta Errotabarria kaleetakoak) aspaldiko eskariari erantzun diote, oraintsu arte edateko ur iturri bakarra egon baita, Santiago Herrero plazakoa.


Udalak hiriko iturriak txukuntze eta pintatze lanak ere egin ditu; azken urte eta erdian egiten ari direnak hain zuzen.
Oxidon kolorea aukeratu da iturriak pintatzeko, hiriaren diseinuarekin eta itxurarekin bat egiteko. Gurutzetako eta erdiguneko iturriak izan dira lehenak itxura berri hori lortzen, ondoren, iazko udan, Errekatxoko eta Kastrexanako iturriak hautatu ziren.

 

Partekatu:
Twitter Facebook