Barakaldok dolu-eguna izendatu du biharkoa herritar bat lan istripuz hil izanagatik - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok dolu-eguna izendatu du biharkoa herritar bat lan istripuz hil izanagatik

Barakaldok dolu-eguna izendatu du biharkoa herritar bat lan istripuz hil izanagatik

2017/11/02


Joan den asteartean lan istripuz hildako barakaldarraren heriotzagatik dolu eguna izendatu du biharkoa (hilak 3, ostirala) Barakaldoko Udalak. 2015eko urriaren Udal Batzarrean onartutako mozioa betez, adierazpen instituzional bat onartu du Bozeramaile Batzordeak bai eta makilaren erdian jartzea ere Udaleko banderak.

Joan den asteartean izan zen istripua Cementos Lemoa enpresan: 20 metroko altueratik jausi zen barakaldarra hauts bihurtutako materiala metatutako silo batera. Lankideek atera zuten langilearen gorpua.
Albistea jakin bezain pronto, Amaia del Campo alkateak Bozeramaile Batzordea biltzeko deia egin zuen, eta gaur bertan bildu dira.


Doluminak adierazi nahi dizkio Udal Korporazioak zendutakoaren familiari, bai eta haren esku jarri ere, behar dituen udal bitarteko guztiak. Era berean, behar diren bitartekoak baliatuko ditu Udalak gertatutakoa argitzeko, eta bide judiziala zabalduz gero, herritar akusazio gisa aurkezteko konpromisoa hartu du.


Istripua salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egingo du Udal barakaldarrak, eta herritarrei dei egiten die eurek ere parte har dezaten.
Hau da Udalbatzak onartutako protokoloa abiarazi den bigarren aldia. Alde horretatik, bihar, dolu eguna izateaz gainera, udaletxeko banderak ere makila erdira jaitsiko dituzte.

 

Partekatu:
Twitter Facebook