Barakaldok bi pantaila erraldoi izango ditu Gurutzetan eta Herriko Plazan Kopako finala apirilaren 6an jarraitzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok bi pantaila erraldoi izango ditu Gurutzetan eta Herriko Plazan Kopako finala apirilaren 6an jarraitzeko

Barakaldok bi pantaila erraldoi izango ditu Gurutzetan eta Herriko Plazan Kopako finala apirilaren 6an jarraitzeko

2024/03/11


Barakaldo prest egongo da Athleticek eta Mallorcak Sevillan jokatuko duten Kopako finaleko giroa bizitzeko. Datorren apirilaren 6an, hiriak bi pantaila erraldoi izango ditu, bata Gurutzetako plazan eta bestea Herriko Plazan, 22:00etatik aurrera Bizkaia osoa herrian izango duen topaketa honekin bibratu ahal izateko.

Udala egun osoan zehar jarduerak barne hartzen dituen programazio bat lantzen ari da, familiei aukera bat eskainiz ekitaldi historiko honetaz gozatzeko hiritik irten beharrik gabe eta merkataritza eta ostalaritza sektoreari lagunduko dion jarduera ekonomikoa sortzeko.

Horrela, bi auzoetako plazetan jarriko diren pantaila erraldoiez gain, txikienentzako jarduerak ere eskainiko dira: pintakarak, puzgarriak, diskoa, fanfarreak... Egitarau osoa zehazten ari da oraindik, Bizkaiko hitzordu historiko honetan parte hartu nahi duten hiriko gizarte-eragile gehiagoren parte-hartzearekin.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook