Barakaldok bi hilabete aurreratu du kulturari buruzko diru-laguntzaren eskabideetarako deialdia - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok bi hilabete aurreratu du kulturari buruzko diru-laguntzaren eskabideetarako deialdia

Barakaldok bi hilabete aurreratu du kulturari buruzko diru-laguntzaren eskabideetarako deialdia

2017/03/23


Barakaldoko Udalak kultura-jarduerak udalerrian egiten dituzten erakundeei urteko eta noizbehinkako jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdi publikoa onetsi du. Aurtengo deialdia iaz baino bi hilabete lehenago egin da, eta esan behar da iaz ere aurreratu, eta maiatzera zela. Barakaldoko elkarteek gutxi gorabehera 111.000 euroko partida izango dute urte osoan egin dituzten proiektuetarako.


Udalak deialdia lehen aldiz egin du urteko lehen hiruhilekoan. Interesatutako erakundeek datorren apirilaren 28ra arte daukate dokumentazioa aurkezteko aukera. Deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan zabalduko da ofizialki epea (segur aski datorren astean argitaratuko da). “Gure konpromisoetako bat deialdi horiek ahalik eta gehien aurreratzea da, udalerriko erakundeen kudeaketa lanak errazteko, zeren eta horrela, jardueren eta kontuen kontrola eta kudeaketa errazago egin baititzakete” azpimarratu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.


Gainera, gobernu taldeak Barakaldon kultura sustatzea xede duenez, iazko diru-laguntzen partida handitzea ere erabaki du, beraz, 2015ean 82.000 euro banatu zirela ikus dezakegu, baina aurten, 111.250 euro banatuko dira.


Urteko kultur jarduerak edo proiektuak, bai eta noizbehinkako edo aparteko ekimenak egin dituzten tokiko erakunde guztiek eska ditzakete diru-laguntzak. Lehenengo kategorian 80.000 euro banatuko dira, eta bigarrenean, 31.250 euro.


Kopuruak honela banatuko dira: 5.000 euro baino gutxiagoko aurrekontua duten proiektuetarako: 20.000 euro. 5.000 eurotik 10.000 eurora arteko aurrekontua duten proiektuetarako: 25.000 euro. Eta azkenez, 10.000 eurotik gorakoetarako: 35.000 euro.


Literaturaren, arte plastikoen, musika ikuskizunen eta euskara sustatzeko ekimenen hedapenari laguntzen dioten herritarrei zuzendutako programa, egitasmo eta jardueretarako izango dira diru-laguntzak. Iaz, 37 erakundek jaso zituzten diru-laguntzok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook