Barakaldok bertan behera utzi du pandemiagatik prestatutako terrazen luzapena, eta otsailaren 18a baino lehen kendu beharko dituzte - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok bertan behera utzi du pandemiagatik prestatutako terrazen luzapena, eta otsailaren 18a baino lehen kendu beharko dituzte

Barakaldok bertan behera utzi du pandemiagatik prestatutako terrazen luzapena, eta otsailaren 18a baino lehen kendu beharko dituzte

2022/02/14


Osasun-krisia hasi zenetik bide publikoan salbuespenez gaitutako ostalaritza-establezimenduetako terrazak eta mahaitxoak, Eusko Jaurlaritzak murrizketa berriak indarrean jarri ondoren Udalak abenduaren amaieran luzatu zituenak, otsailaren 18a baino lehen kendu beharko dira. Neurria, luzapen-dekretuan jasotzen zen bezala, Eusko Jaurlaritzak sektorearen jarduerari eragiten zioten murrizketa guztiak kendu ondoren hartu da.

“Gaurtik, otsailak 14, aurrera, egoera berri batean gaude, osasun-larrialdirik gabe, eta errealitate berri horretara egokitu behar dugu”, adierazi du David Solla Ekonomia Sustatzeko zinegotziak. “Iragarri bezala, eta ostalaritzako establezimenduek normaltasunez funtziona dezaketenean, herriko kaleek beren ohiko egoera berreskuratzeko unea da. Garaia da bizilagunentzako lekua berreskuratzeko eta denbora horretan ostalaritzari utzi zaizkion aparkaleku-plazak berriro egokitzeko, pandemiaren ondorioei aurre egiteko laguntza gisa”.

Luzapena azkentzeko dekretuaren arabera, terrazek gaurtik aurrera galduko dute indarra, eta, beraz, ezin izango dira inolaz ere erabili. Era berean, establezimenduek otsailaren 18ra arteko epea dute egiturak kentzeko. Neurri horrekin, orain arte ostalaritzako lokaletarako kanpoko espazio gehigarri gisa gaituta egon diren 192 aparkaleku berreskuratuko dira.

Azkenik, tasen doakotasuna ere berehala iraungi da, otsailaren 14tik aurrera terrazen tasen ordainketa jasotzen duen Alkatetzaren ebazpenaren eraginkortasunari berrekitean, hortik eratortzen diren izapide guztiekin.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook