Barakaldoko Udala amaitzen ari da hiriko maskotei jolaserako eremu berezi bat emango dien proiektua. Gobernu taldeak 2017. urtean ekipamendu hau martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen `Barakaldon asmoak betetzen´ programaren barruan, eta orain, kokaleku posibleak aztertzen dihardu.
Hiriko txakurren jabeek askotan eskatu duten zerbitzua martxan jartzeko sei eremu posible aztertzen ari dira. Hain zuzen ere, San Bizente, Lutxana, erdialdea, Lasesarre eta Retuerto inguruak ari dira aztertzen.
“Udal teknikariak aztertzen ari dira zein eremuk betetzen dituen parke horiek izan behar dituzten baldintzak: argia, ura, berdegune nahiko zabala, etab.” azaldu du Alkatetza, Hirigintza Diziplina eta Ingurumen Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.
Horrez gain, eremua mugatzeko hesiak, txakurrentzako iturri bereziak, joko-elementuak eta sanecaneak jartzea ere jasota dago proiektuaren barruan. “Proiektuaren xedea maskotak aske egoteko eta jolasteko eremu bat izatea da, bai eta beste maskota batzuekin egoteko leku segurua ere” azpimarratu du Zubiaurrek.
Ekimena aurtengo urtean gauzatuko da, hasteko, parke bat zabalduko da, eta apurka-apurka udalerrian zehar zabaltzen joango da, auzo guztien ondoan egon dadin txakurrentzako eremu bat.
“Oposizioan geundela ere Barakaldok maskotentzako guneak behar zituela esaten genuen. Orduko gobernu taldeari martxan jartzeko aukera azter zezala hainbat aldiz eskatu genion arren, ekimenak alferrikakoak izan ziren. Gauzak horrela, gure programaren barruan sartu, eta herritarrekiko konpromisoa hartu genuen” gogorarazi du Zubiaurrek. “Gutxi barru, proiektu hori errealitate bihurtuko da”.
Partekatu: