Barakaldok asteburu honetan salaturiko indarkeria matxista kasua gaitzetsi du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok asteburu honetan salaturiko indarkeria matxista kasua gaitzetsi du

Barakaldok asteburu honetan salaturiko indarkeria matxista kasua gaitzetsi du

2022/01/03


Barakaldoko Udalak Erasoen Aurkako Mahaia deitu du gaur goizean asteburu honetan udalerriko beste bizilagun batek pairatu duen indarkeria matxista kasu baten berri emateko. Hala, arratsalde honetan Herriko Plazan egingo den gaitzespen-kontzentraziora batzea erabaki da.

Udaltzaingoak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo ostalaritza-establezimendu batean emakume bati sexu-abusua egin izana egotzita. Erasoa jasan duen emakumeari eman zaio eskura dituen laguntza psikosozialeko zein laguntza juridikoko eta sorospeneko udal-baliabideen berri.

Erasoen Aurkako Mahaia hiriko elkarte feministek, emakume-taldeek, LGTBIQ+ kolektiboak, Udaltzaingoaren arduradunak, Emakumeen Arloko Berdintasun teknikariak eta Udaleko alderdi politikoek osatzen dute. Kasu honetan, biktimak baimena eman duenez Erantzun Publikoaren Protokoloa aktibatzeko, Erasoen Aurkako Mahaiak kasua gaitzestea eta udaletxeko balkoian indarkeria matxistaren kontrako pankarta bat jartzea eta mugimendu feministak deituriko kontzentraziora (arratsalde honetan, 19:00etan, Herriko Plazan) batzea erabaki du; indarkeria matxista eraso guztiak irmoki gaitzesteko.

Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei arreta emateko telefonoak:Berdintasun Ministerioa: 016
Emakumeen Arloa: 010 - 944 78 9435
Udaltzaingoa: 944 38 01 00


(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook