Datorren asteazkenean, urtarrilak 19, hasiko da Hurbileko Kultur Etxeen Sarearen Kultura Zabalkunderako programazio berria 2021eko urtarriletik martxora arteko hiruhilekorako. Ohi bezala programak hitzaldiak, bisita kulturalak, irakurketa-kluba, arte-topaketak eta erakusketak dinamizatzeko jarduerak¿ izango ditu, eta aurten artisten tailerrak ikusteko bisitak berreskuratuko dira. Gainera, hiruhileko honetan Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak biltzen dira. Jarduera guztiak doakoak dira eta aurrez aurre jarraitu ahal izango dira, aldez aurretik izena emanda.
Hiruhilekoan zehar lau hitzaldi emango dira. Horietako hiruk artearen inguruko gaiak jorratzen dituzte eta Arte Ederren Museoan eta Guggenheim Museoan ikusgai dauden erakusketak aurkezten eta azaltzen dituzte. Laugarrena martxoaren 8aren ingurukoa da eta memoria historikoa ikuspegi feministatik jorratzen du. "Bizkaiko emakumeen errepresio penala gerra zibilaren ostean: Barakaldoko kasua" izenburupean Monica Calvo antropologo eta kazetariak bere doktore-tesian jasotako lan hau aurkezten du. Aurrez aurreko modalitateaz gain, lau hitzaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eta, ondoren, Barakaldoko Udalaren Youtubeko kanalean ikusi ahal izango dira.
Irakurketa-klubak hilero egingo dituen hiru saioetan, Josu Montero literatur koordinatzailearen eskutik, hautatutako hiru liburuen inguruan eztabaidatuko du: Philippe Delermen El primer trago de cerveza; Clarice Lispectorren Cerca del corazón salvaje eta Isabela Figueiredoren Cuaderno de memorias coloniales.
Arte topaketek espazio bat eskaintzen dute artearekin, lan artistikoarekin eta abarrekin zerikusia duten era guztietako gaiei buruz hausnartzeko eta hitz egiteko eta bertako artisten lana ezagutzeko. Javier Santurtun artista barakaldarrak zuzentzen eta moderatzen ditu. Saioak irekiak dira ¿saio bakoitzean izena eman besterik ez da egin behar¿, hilean behin egiten dira eta artearen munduko gonbidatu bat dute, hala nola Angel Aja, Iñaki Bilbao edo Sara Prieto.
ARTISTEN TAILERRAK BISITATZEA
Aurtengo edizioan jarduera hau berreskuratuko da, 2020ko martxoan bertan behera geratu zena pandemiaren ondorioz. Ekimen honen bidez artista horiek lan egiten duten tailerrak bisitatzen dira, euren sorkuntza-espazioak, eta taldea bertara joaten da, artistak esku artean dituen lanak ikusteko, eta obra horiei buruzko iruzkinak eta komentarioak egiten dituzte, bere teknikei buruz hitz egiten dute¿ Hiruhileko honetan Barakaldoko bi artista ezagunen tailerrak bisitatuko dira: Javier Santurtun eta Iñaki Bilbao.
NAZIOARTEKO EGUNAK
Jarduera horiekin batera, Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna ospatuz, Zientzia-emakumeak/Mujeres de Ciencia erakusketa egongo da ikusgai otsailaren 1etik 14ra. Aurten berriro heldu zaio iaz oso mugatuta gertatu zen eta zabalkundeari dagokionez jarduera osagarrien garapen eskasa izan zuen erakusketa horri. Isabel Ruíz Ruizek ilustratua, 12 emakume zientzialari historiko aurkezten ditu. Ilustrazioak eta horiekin batera doazen testuak Mujeres bilduma osatzen duten liburuetako baten orrialdeetatik datoz. Barakaldoko hamabi emakume zientzialari-ikertzailek parte hartu dute euren gustukoena aukeratuz aitzindarien artean, aitzindari horiek aurkezteko euren ahotsa emanez eta, aldi berean, euren burua eta lana ere jendeari aurkeztuz. Panel bakoitzak QR kode bat du, guztien historia ezagutzeko aukera ematen duen audio batera igortzen duena.
Ondoren erakusketa Barakaldoko ikastetxeetan zehar (Bigarren Hezkuntza) ibiliko da. 8tik 11ra erakusketaren inguruan jarduerak egingo dira lehen hezkuntzako ikasleekin (ginkana, tailerrak), eta ostiral arratsaldean, hilak 11, haurrentzako tailerrak izango dira.
Martxoan zehar, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin lotuta, Amnesty Internationalen "Emakumeak borrokan" erakusketa garatuko da. Ibilbide hori emakumeek munduko hainbat txokotan egiten duten borroka kutsakorraren aldekoa da, bizitza askea, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabea aldarrikatzen duena. (Clara Campoamor KZn, martxoaren 1etik 15era).
Martxoaren 4an feminismoari eta memoria historikoari buruzko hitzaldia izango da.
INSKRIPZIOAK
Kultura Zabalkunderako Programaren jardueretan parte hartzeko izena eman behar da urtarrilaren 17tik aurrera. Plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Inskripzioak honela egin daitezke:
Telefonoz ¿edozein gizarte etxe eta kultur etxetara deituz
Emailez ccclaracampoamorprogramas@barakaldo.eus helbidean ¿Honako hauek adierazi behar dira: jarduera, izen-abizenak, NAN eta harremanetarako telefonoa-.
On line, udalaren webgunearen egoitza elektronikoan (BakQrekin)
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu: