Barakaldok Arrazagatiko Diskriminazioa deuseztatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Arrazagatiko Diskriminazioa deuseztatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu

Barakaldok Arrazagatiko Diskriminazioa deuseztatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu

2017/03/20


Barakaldoko Udalak bihar bat egingo du Arrazarengatiko Diskriminazioa Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nazio Batuek martxoaren 21a izango dela erabaki zuten arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berritzeko eguna. Barakaldok bat egingo du egun horrekin, eta horretarako, hiriko gazteei zuzenduriko ikastaro batzuk prestatu ditu, bai eta Islamofobiari buruzko hitzaldi bat ere.


Gaur goizean egindako Gizarte Ekintza Arloko informazio batzordean EH Bilduk proposatutako arrazakeriaren aurkako adierazpen instituzionala onartu da.


Adierazpenak EAJ-PNV, PSE, EH Bildu eta Irabazi alderdien oniritzia izan du. Adierazpenak Atzerritarren Legea “sakonki berraztertzea” proposatzen du, bai eta kultura mailan eta lanean arrazakeria eta xenofobia prebenitzeko eta deuseztatzeko politikak sustatzea, kulturartekotasuna sustatzen dituzten hedapen eta sentsibilizazio ekintzak eta estrategiak aktibatzea eta aniztasuna, aberastasun iturri gisa, sustatzen dituzten kulturarteko politikak bultzatzea ere.


Gainera, Udalak arrazakeriaren kontrako lanean jarduteko dituen ekimenen berri eta udal konpromisoa helaraziko die herritarrei. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, 7an eta 8an, Gazte Bulegoan ondoko izenburuko tailerrak egingo dira: `Elkarbizitza aniztasunean: Zurrumurruak, aurreiritziak eta estereotipoak suntsitu´.


Ikastaroak ostiral eta larunbatetan burutuko dira, 17:30etik 20:00etara eta 11:00etatik 13:30era, hurrenez hurren. Parte hartzeko izen-ematea gaurtik martxoaren 27ra (datorren astelehena) arte egin daiteke

.
Gainera, Agharas Elkarteak Islamofobiari buruzko hitzaldi bat emango du Barakaldoko Integrazio Soziokulturaleko Zentroan. Ekimena martxoaren 30ean, osteguna, burutuko da.
Amaitzeko, martxoaren 26an, igandean, Barakaldoko emakumeen Saskibaloi Taldeak, `Sumando Gehituz´ plataformarekin batera, kirolaren balio positiboak eta kultur aniztasuna balioetsiko dituen manifestua irakurriko du.

.

Partekatu:
Twitter Facebook