Amaia del Camporen taldeak alkateak legealdi honetan herritarrekin hartutako konpromisoa, Aurrera Barakaldo Programa, osatzen duten 86 proiektuen gauzatze egoera partekatu du. Proiektuetako bi, hau da, Planaren % 2,33, hasierako egoeran daude oraindik.
Amaia del Campo alkateak eta bere gobernu taldeak Aurrera Barakaldo Agintaldiko Planaren betetze egoeraren berri eman dute gaur; 86 proiektu zituen plan horrek eta horren bidez 2019-2023 legegintzaldi honetan alkateak herritarrekin hartutako konpromiso bihurtu ziren. Planaren balantzearen arabera proiektuen % 97,68 amaituta edo gauzatuta egongo litzateke, eta % 2,33 hasierako fasean. "Legealdi gogorra izaten ari da, pandemiak, gerrak, lehengaien garestitzeak eta fakturek markatuta etorri dena, baina, hala ere, betetze-maila horri eustea lortu dugu eta horregatik pozik eta harro gaude, eta oraindik hilabeteak ditugu konpromiso gehiago gauzatzen jarraitzeko", azaldu du Del Campo alkateak.
Alkateak berak azken lau urteotan bere taldearekin egin duen lana azaldu nahi izan die herritarrei. "Gardentasun-ariketa hau aurreko legealdian hasi genuen, ziur baikaude arduradun politikoek herritarren aurrean kontuak eman behar dituztela, zer egin den, zer ez, eta, batez ere, zergatik. Hori da politika ulertzeko dugun modua, herritarrak Udalean egiten den guztiaren partaide eginez", azaldu du alkateak.
AMAITZEAR DAUDEN PROIEKTUAK
Agintaldiko Planaren azken eguneraketari dagokionez azpimarratu behar da 86 proiektuetatik 63 amaituta daudela (% 73,26), 21 gauzatzen ari direla (% 24,42) eta 2 hasierako egoeran daudela (% 2,33).
Amaitutako prozesuen artean hiria adinekoentzat atseginagoa izatea lortzeko Barakaldo Lagunkoia proiektuaren bilakaera nabarmentzen da; halaber, nahitaez azpimarratu behar dira genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako gida-txakurren zerbitzua; Gizarte Laguntzen kontrola areagotzea; Clara Campoamorren Gizarte Zerbitzuen bulego berria irekitzea; Lutxanan liburutegi eta kulturgune berria sortzea; Inguralden enpresa-leihatila bakarreko zerbitzua martxan jartzea; 010 zerbitzua doakoa bihurtzea; Retuerton gune estali bat instalatzea; Barakaldo irisgarriagoa izatea Etxatxuko igogailuari esker; La Siebe eta Ansioko futbol zelaia eraberritzea,¿
Baina, horrez gain, gogorarazi du Agintaldi Planean jasota ez zeuden proiektu garrantzitsuak garatu direla, hala nola Euskadiko Energia Erkidego handienaren bultzada, zeinaren bidez barakaldarrentzat % 100ean energia berriztagarria sortuko baita, argiaren fakturan % 20ko aurrezpena lortuz. Era berean, hobekuntzak egin dira kirol-instalazioetan, adibidez Gorostizako igerilekuak berritzea, Lasesarre eta Serraltako futbol-zelaiak, tenis-pistak, argiztapena, galdara berria Gorostizan,¿; abian jarri da Uplift, gazteekin parte hartzeko Europako proiektua, lehen etxebizitza eskuratzea errazteko; gazteentzako aholkularitza juridikoko zerbitzua gaitu da; euskara ikasteko laguntzei dagokienez matrikularen zenbatekoaren % 100era igo dira; emantzipaziorako laguntzen partida handitu da; hiri-igogailuak instalatu dira Arteagagoikon eta La Inmaculadan, eta arrapala mekaniko bat Nafarroan; Kbusaren lineak zabaldu dira,¿
"Balantze honek erakusten du lau urte gogor izan ditugun arren, Barakaldok abiadura hartu duela berriro eta aurrera egiten jarraitu duela pertsonak eta haien beharrak erdigunean jarriz, betiere eta auzoak protagonista izanda, gauzatzen ari garen bigarren eraldaketa sozial eta urbanoan", azpimarratu du alkateak.
Beste alde batetik, azpimarratu behar da gauzatzen ari diren 21 proiektuen artean 7 legegintzaldia amaitu baino lehen amaitzea aurreikusten dela. Zehatzago esanda, honako proiektu hauek daude egoera horretan:
Kargategiak zaharberritzen ere hasiak dira, eta bertan Eusko Jaurlaritzarekin eta Portuarekin batera ari gara lanean; Emakumeen Sarea (Emakumeen Etxea) sortzeko topagunea da. Proiektu hau oso aurreratuta dago, eta Udalak dagoeneko eskatu du herritarrekin eta elkarte feministekin egindako partaidetza-prozesuaren oinarritzen den proiektua idazteko, etorkizuneko Emakumeen Etxearen espazioak definitzeko.
Lantzen ari den beste proiektuetako bat Teknikaren Museoa Birgaitzea da; lehen fasea amaituta dago eta laster hasiko da bigarren fasea. Eta, beteak beste, Lutxanako Auzogunea.
HASIERAKO FASEAN DAUDEN PROIEKTUAK
Aurrera Barakaldo Agintaldi Planak hasierako fasean dauden bi proiektu ere baditu: Hiriko Mugikortasun Jasangarriaren Plana eta Merkataritzako TAO bultzatzea eta abian jartzea; bigarren hori abian jartzea zuzenean dago Mugikortasun Planarekin lotuta.
Aurrera Barakaldo Agintaldi Planaren balantzea udal webgunean ikus daiteke: www.barakaldo.eus.
Partekatu: