Barakaldok 54.500 eurora arte handitu du adineko zentroetarako udal diru-laguntza - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok 54.500 eurora arte handitu du adineko zentroetarako udal diru-laguntza

Barakaldok 54.500 eurora arte handitu du adineko zentroetarako udal diru-laguntza

2018/05/16


Barakaldoko Udalak adinekoen gizarte zentroetarako diru-laguntzak handitu egin ditu aurten. Barakaldoko alkate Amaia del Campok udalerriko bederatzi zentroetan garatzen dituzten jarduerak bultzatzeko, bai eta altzariak berritzeko ere erabiliko diren 54.500 euro onartu ditu.

Udalaren mendeko zentroak diren arren, hiriko adinekoen elkarteek kudeatzen dituzte Barakaldoko adinekoen gizarte zentroak. Kudeaketa horrek xede du adinekoen zahartze aktiboa sustatzea, bai eta beraiek antolatutako jardueretan inplikatzea ere.


Zentroek urtean zehar egiten dituzten ekimenetarako Udalak laguntzak ematen ditu urtero. Aurten, orokorrean handitu egin du laguntza, 14.000 euro gehiago iazkoarekin alderatuz. “Gero eta bizi-itxaropen handiagoa daukagunez, oso garrantzitsua da zahartze aktiboaz gozatzeko aisialdirako espazioa eta ekimen egokiak izatea. Horregatik, Udalak adinekoen espazioak eta beraien eskura jartzen ditugun baliabideak urtez urte hobetzeko ahalegina egiten du” ziurtatu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. Horrela bada, azken hiru urteotan, Barakaldoko Udalak adinekoen bi zentro zabaldu ditu (Retuerton eta Arrontegin), eta guztira, horrelako bederatzi ekipamendu ditugu hirian.


Beraz, Ondo Bide, Gure Toki, Argenta, Gurutze Lagun, La Siebe Lagun, Etxatxu eta Bizitza Lasai zentroek 6.500 eurona jasoko dute bertako altzari batzuk aldatu ahal izateko bereziki.


Bestalde, Retuertoko Erreka Ortu eta Arrontegiko Nagusiak zentroek 4.500 eurona jasoko dute aurten, 2016an eta 2017an, hurrenez hurren, zabaldutako zentroak direlako.
Udalaren laguntza


Barakaldoko adinekoen gizarte zentroek jardueren agenda zabala daukate, izan ere, jarduera horiei esker, auzoetako adinekoek aktibo jarraitzen dute. Udalak zentroei ematen dizkien diru-laguntzei esker, zenbait eskola edo tailer jarri dira martxan: memoria, saloi-dantzak, pilates, pintura...
Adinekoen elkarteek jarduerak antolatzerakoan Udalaren laguntza ere badute, Adinekoen zerbitzuaren bitartez (Gizarte Ekintza Arloa).

 

Partekatu:
Twitter Facebook