Barakaldo izan da BakQ txartela duen bulego birtuala eskaintzen lehena - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldo izan da BakQ txartela duen bulego birtuala eskaintzen lehena

Barakaldo izan da BakQ txartela duen bulego birtuala eskaintzen lehena

2017/09/19


Administrazioa, hurbilago eta iritsi-errazagoa.


Hori da EAJ-PNV gobernu taldeak duela bi urte lortu nahi zuen helburua; administrazioa herritarrei hurbiltzea, alegia. Horrexegatik jarri du martxan Barakaldoko Udalak B@kQ txartela: herritarrak Interterako sarbidea duen edozein gailutatik tramiteak edo agiriak on-line erregistratu edo eskuratu ahal izateko identifikaziorako eta sinadura elektronikorako sistema.
Horrela bihurtu da Barakaldo Izenpek - Eusko Jaurlaritzako erakunde ziurtagileak - sustatzen duen bulego birtuala eskaintzen lehena. Barakaldoko www.barakaldo.org udal webeko erregistro elektronikoaren bidez identifikatuko dira erabiltzaileak, eta ez dute zertan etorri udaletxera. Erabiltzailea, pasahitza, 16 kokalekutako koordenatu-sorta eta hodeian gordetako sinadura-egintzetarako egiaztagiria behar dira “B@kQ” sistema abian jartzeko.


“Oso erraza da, on-line bankuko sistemaren antzekoa. Udal webean izena emanda egon behar da, eta koordenatu koadrantea eskuratu, besterik ez. Horrela, hainbat gauza egin ahal izango da: errolda agiria eskuratu, eskaerak eta iradokizunak egin, eta abar” azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


“Herritarrari eskaintzen zaion arretan, aurrera-pausu bat da hau, Udala zabalik egongo denez eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan, sistemaren bidez tramiteak egin ahal izango ditu edonork Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (ordenagailu, telefono, tablet)" erantsi du Alkateak.


B@kQ txartela eskuratu nahi izatera, jo Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) edo KZGuneetara. “Herritar guztiei dei egiten diet B@kQ txartela eskura dezaten, Udala zabalik izango baitute on-line eguneko edozein ordutan, eta urteko edozein egunetan. Gainera, zerbitzu erraz, hurbil eta, batez ere, segurua izango dute, komunikazioetarako Izenperen segurtasun berme guztiak eskaintzen baititu” azpimarratu du.


BULEGO ELEKTRONIKOAK AUZOETAN


Horrezaz gainera, zazpi bulego elektronikok hurbilduko dituzte auzoak Barakaldoko Udalera. Zehazki, makina bana jarriko dute Retuertoko Kultur Zentroan, Zuhatzu-Arteagabeitia Kultur Zentroan, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, Gurutzeta Zentro Zibikoan, Lasesarreko kiroldegian, Lutxanako Bituritxa Zentroan eta udaletxean bertan.


Makina berriek zerbitzu zabalagoa eskainiko dute; halatan, dokumentuak erregistratu ahal izango dituzte herritarrek, bai eta kultur etxeetako eta UKEko jarduerak kontsultatu ere. Aurki, izen-emateak bertan egiteko aukera ere eskainiko dute.

 

Partekatu:
Twitter Facebook