Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean aurkeztu ditu jendaurrean, Barakaldoko Munoa Finkaren gunea diseinatzeko eta bere erabilerak zehazteko, eta barakaldarrek honen inguruan dituzten iritziak eta egiten dituzten proposamenak ezagutzeko helburuarekin abian jarri zuen parte hartze prozesuaren bidez jasotako emaitzak.
Prozesu honen bidez barakaldarren 600 bat proposamen jaso ditugu, gure herrikideek beren ekarpenak egin ahal izan baitituzte jauregia osatzen duten hiru solairuei eman ahal zaizkien erabilerei buruz, finkako sarbideez eta inguruko parkeko eman beharreko erabilerari buruz.
EAJ-PNVk hiritarren parte hartze prozesu hau jarri zuen abian, Gora Barakaldo ekimenaren barruan. Prozesu hau iragan urteko maiatzaren amaieran hasi zen eta igaro den hilabetean bukatu zen.
Aldi honetan, hiritarrei eman zaizkie parte hartzeko bide eta aukera desberdinak. Hain zuzen ere, Barakaldoko herritarrek beren proposamenak kalean egin ahal izan dituzte "Gora Barakaldo" ekimenaren barruan jarri ziren karpetan. Karpa hauek Barakaldoko auzo guztietan izan dira. Osotara, 96 proposamen jaso dira.
Aldi berean, gure web gunearen bidez ( http://eajpnv-barakaldo.eus ) galdera sorta bat eskaini genuen, iritzia emateko borondatea izan arren karpetara joatea ezinezko zuten herritarrentzat. Era honetan, parte hartzeko hainbat aukera eman ditugu, teknologia berriek, kasu honetan Internet sareak, ematen diguten erosotasuna baliatuta. Honen bidez 96 ekarpen jaso ditugu.
Jauregiari eman ahal zaizkion erabilerei dagokienez, EAJ-PNV-ren aldetik 6 alternatiba ezberdin ematen dituen galdera sorta planteatu genuen (ludoteka, antzokia, Barakaldoko historiaren museoa, kafetegia, ikasteko gela eta erakusketa gela). Aldi berean, aukera eman genuen barakaldarrek beste alternatiba batzuk eman zitzatela. Hain zuzen ere, 11 gehiago izan dira web guneko inkestan parte hartu dutenek eta karpetan eginiko galdeketan eman dituztenak (musika aretoa, nagusientzako aretoa, prestakuntza aretoak, artxiboa, gizarte etxea, gaztetxoak, haurtzaindegia, bilera gela, euskara gelak, atseden guneak, aisialdirako guneak).
Era berean, aukera eman genuen barakaldarrek eurek jauregiko solairu bakoitzeko erabilerak proposa zitzaten. Laburbilduz, hurrengoak dira gure herrikideen nahiak:
EAJ-PNV-ren aldetik, barakaldarrei galdetu nahi izan diegu parkean nahiago dituztenen altzariez eta bertan jartzea nahiko lituzketen zerbitzuez.14 iradokizun aurkeztu dira, gehien errepikatu direnak hauek dira boto gehien jaso dituenetik gutxien jaso dituenera: ura edateko iturriak, eserlekuak bidexka bazterretan, komunak, espezie botanikoen azalpen panelak, umeentzako jolas guneak, nagusientzako ariketa guneak, umeentzako baratze didaktikoak.
Amaitzeko, gure herrikideei galdetu diegu Munoa Jauregirako sarbideak egoki jotzen ote dituzten. Zentzu honetan esan zuten desiragarria litzatekeela Llanotik sarbide batzuk jartzea eta besteren bat Lutxanatik. Planteatu diren beste sarbideak dira Moja Dominiken ikastetxe ondotik eta Gurutzeta auzotik.
GORA BARAKALDO, HERRITARREN PARTE HARTZEA PROZESUA
EAJ-PNVk ekimen hau aurkeztearekin batera hartu zuen konpromisoaren harira, barakaldarrek Munoa Finkaren inguruan egin dituzten iradokizunak eta proposamenak jasotzen dituen txostena udal arduradunei emango zaie Barakaldoko Udalean egingo den hurrengo Hirigintza Aholku Batzordean.
EAJ-PNVk uste du barakaldarrok urteak daramatzagula Munoa Finka noiz irekiko zain. Gure herrikideak dira gozatzea merezi dutenak,beren diruarekin ordaindua izan delako (gogoan izan gure Udala 3 urte daramatzala epaitegiak ezarritako 18 milioi euroak ordaintzen. Hauetatik 5 dira gobernu taldearen erruz ordainketa atzeratu izanak eragindako interesekoak).
EAJ-PNVk uste du entzun eta aditu egin behar dugula gure herrikideek esaten dutena, eta kontuan hartu behar ditugula Barakaldo osatzen duten elementuak osatzeko eta diseinatzeko orduan. Garaiz gaude gure Udalak barakaldarren iritzia kontuan har dezan, herritarrak baitira gure hiria eraldatzeko prozesuaren protagonista nagusiak. Barakaldoko emakume eta gizonak dira udal arduradunei zer nahi duten, nola eta zertarako nahi duten esan behar dietenak.
Barakaldon, 2015eko otsailaren 16an
BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN UDAL TALDEA
GRUPO MUNICIPAL DEL PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO
Izp.: Amaia del Campo (Udal bozeramailea)
Partekatu: