Barakaldarrek Barakaldoren banderaren diseinua aukeratuko dute, eta kolore horia eta beltza izango ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldarrek Barakaldoren banderaren diseinua aukeratuko dute, eta kolore horia eta beltza izango ditu

Barakaldarrek Barakaldoren banderaren diseinua aukeratuko dute, eta kolore horia eta beltza izango ditu

2022/01/28


1917ko uztailaren 3an, Barakaldo Futbol Klubak kolore horia eta beltza hartu zituen hiria jolas-zelaian ordezkatzeko. Herria kolore horiekin lotu izan dituen Klubaren ehun urtetik gorako historiagatik adierazi du Bexilologiaren Espainiako Sozietateak horia eta beltza direla "herritarrak ondoen identifikatzen" dituzten koloreak. Hala, Barakaldoko Udalak horia eta beltza modu desberdinetan antolatuta ageri diren bost bandera-eredu jaso ditu, Barakaldok udal-bandera ofizial bat izan dezan (orain arte ez baitu izan) aurreko urtean martxan jarri zen ekimenari erantzunez.

Bexilologiaren Sozietateak azterketa egin ostean, barakaldarrak izango dira Barakaldorentzat nahi duten bandera aukeratuko dutenak. Horretarako, Udalak parte-hartze prozesu bat jarriko du martxan eta, bertan, bizilagun guztiek beren proposamenik gustukoena bozkatu ahalko dute: lerro bertikalak, horizontalak, hiru zerrenda, bi... "Gure ustez, Barakaldokoek eurek erabaki behar dute, gure hiriko bandera baita, maila instituzionalean ordezkatuko gaituena, bai eta maila pertsonalean ere, garrantzitsua baita barakaldar guztiok bandera geure sentitzea", adierazi du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Parte hartzeko prozesua datorren otsailaren 7an (astelehena) irekiko da eta irekita mantenduko da 13ra arte (igandea). Aste horretan zehar, barakaldarrek bozkatzeko bi bide izango dituzte: aurrez aurrekoa eta telematikoa. Aurrez aurre eginez gero, Udalak Infobarakaldoren (udal-aldizkaria) beste ale bat helaraziko du etxeetara datozen egunetan eta bertan, udal-baliabideak aprobetxatzeko, bozketan parte hartzeko orri bat txertatu da, banderen bost proposamenak jasotzen dituena, eta parte-hartzaileek aukera bat hautatu beharko dute.

Botoa balizkoa izan dadin, botoa ematen duen pertsonak 16 urte baino gehiago izan beharko ditu eta Barakaldon erroldatuta egon beharko du. Horrez gain, betetako orria Udalak auzoetako puntu desberdinetan jarriko dituen parte hartzeko gutunontzietan sartu beharko da.

Barakaldoko Udala
Clara Campoamor Zentro Zibikoa
Gurutzetako Kultur Etxea
Retuertoko Kultur Etxea
Zuazoko Kultur Etxea
Burtzeñako plaza
Lutxanako plaza
Kastrexanako plaza
Santa Teresako plaza
Lasesarreko kiroldegia
El Regatoko CIHMA
Errontegiko osasun-zentroa
Llanoko haur-eskola
Kareagako eskola zaharrak
Gainera, telematikoki ere hartu ahalko da parte Barakaldo webgunearen bidez, egoitza elektronikoaren barruan. Aukera hori hautatzen duten barakaldarrek, gune horretan sartu eta gustukoen duten proposamena hautatu besterik ez dute egin behar.

Gure bizilagunek hautatutako eredua Udaleko osoko bilkurak berretsi beharko du. Bertan onesten bada, udal-banderaren eredua Bizkaiko Batzar Nagusietara bidaliko da eta bertan berretsi egin beharko da.

Gure ustez, Barakaldok bandera ofizial bat izatea udal honek herriarekin duen zor bat da. Beti galdetu ohi digute zeintzuk diren Barakaldoren koloreak, eta egia esan instintiboki beti erantzun ohi dugu horia eta beltza direla, barneratuta daukagun zerbait da, hainbat kirol-klubetan ikusten duguna; eta herritarrek jaietarako aurkeztu ohi dituzten karteletan ere ikusi ohi da horia eta beltza erabiltzen direla hiria ordezkatzeko", azaldu du Del Campok. "Espero dut prozesu honek ilusioa eragingo diela bizilagunei eta argi esan ahalko dugula zeintzuk diren gure koloreak eta nolakoa den gure bandera", adierazi du. "Erabaki horrek gure herri osoari eragiten dio eta horregatik izan behar da herria erabakitzen duena nolakoa izan behar den. Beraz, denon artean Barakaldori behin betiko bandera bat emateko prozesu honetan parte hartzera animatu nahi ditut barakaldar guztiak", adierazi du amaitzeko alkateak.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook