Barakaldarrak gonbidatu ditu Munoak, lorategian jaia bizitzera - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldarrak gonbidatu ditu Munoak, lorategian jaia bizitzera

Barakaldarrak gonbidatu ditu Munoak, lorategian jaia bizitzera

2017/10/04


Irudika dezakezu nolakoa izango zen jai bat Horacio Etxebarrietaren lorategian? Partaidetzazko Aurrekontuen bidez bihurtu du errealitate Barakaldoko Udalak barakaldarren proposamena, Munoa bizi ekimena sortuz. Ateak zabalduko dizkie horrela finkak herritarrei.

Urriaren 14an, larunbatarekin, hasiko da jaia, goizeko 11:00etan, eta igandeko 15:00etan amaituko. "Partaidetzazko Aurrekontuetan aukeratutako proposamenetako bat izan zen, hain zuzen ere, kultur, musika eta aisia gune bihurtzea Munoa. Hori guztia uztartu nahi izan dugu ‘Munoa bizi’ egitasmoan” azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Joan den mendera bidaiatuko dira asteburu honetan Munoa Finkara hurbilduko direnak. Antigua Barbuda konpainia katalanaren laguntzaz bihurtuko da hori guztia errealitate, berarekin ekarriko baitu Barakaldora ‘Ferietako Arkitektura’, elektrizitaterik gabe dabilen atrakzio parke berezia. “Pedalei eragin beharko diete gurasoek noria edo tiobiboa jiratu daitezen" aurreratu du Del Campok.


Zortzi atrakzio ekarriko dituzte, jolasa eta dibertsioa konpartitzeko: karrusela, noria, burdinazko zuhaitza, etzaulkiak, tiro galeria, lerak eta abar. “Helduak izango gara instalazioei eragingo dieten motorrak, eta hori gauza berria da niretzat. Oso dibertigarria izan daitekeelakoan nago" azaldu du.


Ikuskizuna nazioartean ibili da, Txinan, Suedian, Australian edo Txilen, esate baterako. Datorren astean, berriz, Barakaldon izango dugu


BERTAKO ELKARTEEKIN JARDUNEAN


11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik atrakzioak larunbatean, eta 11:30etik 14:30era, berriz, igandean. Are alaiagoa izango da Munoa parkeko jaia herriko elkarte eta erakundeek ere parte hartuko dute eta: perkusioa eta akordeoiak ekarriko dizkigu Udal Musika Kontserbatorioak; katalanen atrakzioak dinamizatuko dituzte Bai Antzerki Eskolako aktoreek, eta ipuin kontaketa musikatua eta kontzertu didaktikoa, ostera, Hala Dzipok.


Txikienek xaboi burbuilak egiten ikasi, eta ondoren, ikuskizuna izango dute Munoan, 17:30etik 19:30era.


Igande goizean, Marmara Marching Band taldearen ekitaldia. Swinga zabalduko da Munoako parkeko bazterretara, guztia musikaz kutsatuz.


Azkenik, dozena erdi food truck aparkatuko dira ’Munoa bizi’ gunean, zurezko mahai eta aulkien aldamenean, gastronomia eskaintza anitza eskaintzeko.


“Programazioa aberatsa da, eta uste dugu hala familiek nola adin desberdinetako lagun taldeek beren gustuekin bat egingo duen plan bat aurkituko dutela. Zori oneko gara Barakaldon, naturaz eta arteaz inguraturiko leku bikain hortaz gozatzeko aukera daukagulako. Altxorra gozatzen hasteko tenorea dugu dagoeneko” esanez egin du herritarrek parte har dezaten gomita. “Munoa Bizi beharra daukagu”

PROGRAMA:
HILAK 14, LARUNBATA
11:00h Munoa Bizi programaren hasiera
11:30h - 14:30h Ferietako arkitektura. Compañía Antigua i Barbuda (Noria, Karrusela, Kulunka, Le tour, Zootrop...).
13:00h Musikaz girotutako ipuin-kontaketa: “Maddi eta txalaparta”. Hala Dzipo.
17:00h - 20:00h Ferietako arkitektura.
17:30h - 19:30h Xaboi-burbuilen tailerra eta ikuskizuna.
18:00h Kontzertu didaktikoa: “Euskal tresnekin jolasean”. Hala Dzipo.
20:00h Barakaldoko Kontserbatorioko akordeoien kontzertuak.
22:00ak arte, FoofTruckak (janaria eta edaria) eta musika entzungai.

HILAK 15, IGANDEA
11:00h. Munoa Bizi programaren hasiera.
11:30h - 14:30h Ferietako arkitektura. Compañía Antigua i Barbuda (Noria, Karrusela, Kulunka, Le tour, Zootrop...).
12:00h - 14:00h Tailerra eta emanaldia: Barakaldoko Kontserbatorioko marinbak.
12:30h - 14:30h MARMARA Marching Band-en emanaldia.
15:00ak arte, FoofTruckak (janaria eta edaria) eta musika entzungai.

 

Partekatu:
Twitter Facebook