Baraka eta jaietako bi maskotak dira Karmenak 2018 jaietako kartelean protagonista - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Baraka eta jaietako bi maskotak dira Karmenak 2018 jaietako kartelean protagonista

Baraka eta jaietako bi maskotak dira Karmenak 2018 jaietako kartelean protagonista

2018/05/25


Barakaldoko aurtengo Karmenak jaietako irudia aukeratuta dago. Udal Jai Batzordeak joan den astelehenean aukeratu zuen lehiaketako kartel irabazlea. Aurten, Aritz García Garciak, Itziar Hernandezek laguntzaz, egindako kartela suertatu da irabazlea.


Barakaldo Futbol Klubaren koloreak eta Jolin eta Deabru maskota biak dira aurtengo kartel irabazlearen protagonistak. Sare sozialen bidez eta aurrez aurreko bozketa bidez boto gehien lortu duen kartelaren hondoak Barakaren kamisetaren itxura du, eta Itziar Hernándezek egindako artisautzako lana.


Barakaldoko aurreko bi urteetako kartel lehiaketan ere irabazle suertatu zen Aritz Garcia Garcia barakaldarraren sinadura du hautatuko lanak. Aurten, Itziar Hernándezekin batera aurkeztu du, azken honek egin baititu Jolin eta Deabruren irudiak.


Herritarrek erabakiko dute botoen erdia, eta Udal Jai Batzordeak, beste erdia. Udal Jai Batzordea eta herritarren bozketa bat etorri dira Aritz eta Itziarren lana aukeratzerakoan. Herritarrek maiatzaren 14tik aurrera izan dute botoa emateko aukera, bai Udaleko Facebook orri ofizialean, bai aurrez aurre Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan. Botoa emateko aukera maiatzaren 20ra arte egon da, epaimahaiak hautatutako lau proposamenen arteko bat aukeratu ahal izateko.


Zentro zibikoetan, aurrez aurreko bozketan, 60 boto lortu zituen kartel irabazleak, eta Facebook bidez, 223 Atsegin dut. Udal Jai Batzordeak aldeko 7 boto lortu zituen. Bigarren kartel irabazleak Jolinen irudia zuen kartelean, eta bere sabelean Barakaldoko hainbat elementu. Kartel horrek 43 boto lortu zituen aurrez aurreko bozketan, 118 Facebook-en, eta 3 Udal Jai Batzordean.


“Oso irudi barakaldarra da, gure hiriarekin oso erraz lotu daitekeena” adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. “Aurten, gainera, diseinua eta artisautza nahastuta daude, eta horrek gure hirian talentu handia dagoela adierazten du" azpimarratu du.

 

Partekatu:
Twitter Facebook