Babesa agertu dio Barakaldok Productos Tubulares enpresako batzordeari - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Babesa agertu dio Barakaldok Productos Tubulares enpresako batzordeari

Babesa agertu dio Barakaldok Productos Tubulares enpresako batzordeari

2018/03/22


Productos Tubulares enpresako langileei erabateko babesa agertu die gaur goizean Barakaldoko Udalak. Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek onartu dute Bozeramaile Batzordean, enpresa batzordeak aurkeztutako adierazpen instituzionala.

Hona zer dioen onartutako testuak:


1992 urtetik egon da Productos Tubulares S.A.U. Galindon kokatua, eta ordutik izan da erreferentziazko enpresa eskualde osoan, hala tamainagatik nola garrantziagatik.


Gure faktoriaren jabe Tubos Reunidos S.A. taldeak burtsan kotizatzen du, eta 2005-2015 urteen bitartean 30 milioi eurotik gorako irabaziak lortu zituen, eta Productos Tubulares S.A.U. enpresak, berriz, 1.190 milioi euroko irabaziak, epealdi horretan bertan,.


90 milioi eurotik gorako mozkinak banatu ditu enpresako zuzendaritzak, eta horri erantsi behar zaizkio akziodunei ordaintzeko akzioak berrerosi eta amortizatzeko lortutako 170 milioi euroak.
2018 urtearen hasieratik, ordea, kaleratze kolektiboak egiteko asmotan da Productos Tubularen S.A.U. enpresako zuzendaritza, bai eta lan baldintzak zeharo aldatu eta hitzarmen kolektiboa bertan behera uztekotan ere.


Erabaki horien helburua gehienezko mozkin ekonomikoa lortzea da, nahiz eta horrek berarekin ekarri lanpostu ugari suntsitzea eta eskualdeko aberastasuna murriztea.


Hori dela eta, adierazpen instituzional hau aurkeztu dugu Ezkerraldeko eta meatze aldeko udaletan onartua izan dadin, lehenbailehen.


Productos Tubularen S.A.U. enpresaren industria jarduerak aurrera jarraitzearen aldeko jarrera du Barakaldoko Udalak, bai eta egun lanean diharduten langileen lanpostuei eustearen aldeko ere.


Era berean, Productos Tubulares S. A. U. enpresako eta Tubos Reunidos S. A. Taldeko zuzendaritzari jakinarazten dio, langileak eta haien lanpostuak babesten dituela, eta, zuzendaritza hartzeko asmotan den erabakiarekin bat ez datorrela, enpleguen suntsipena eta lan baldintzen prekariotasuna ekarriko duelako.
Hori guztia kontuan izanik, lan eskubideak eta lanpostuak babesteko langileek egingo dituzten mobilizazio eta protesta guztiekin bat egingo duela adierazten du Barakaldok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook