Auzoetara eramango dute udako zinema - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Auzoetara eramango dute udako zinema

Auzoetara eramango dute udako zinema

2018/07/24


Abuztuko gauetarako zinema antolatu du Barakaldoko Udalak zerupean. Ibiltari bihurtuta dator aurten Zinema gauez programa hirira . Eskulturen plazan, Urban plazan eta Munoa finkan jarriko dute pantaila handia.

“Oso argi genuen auzoetara jauzia egin behar genuela, eta horregatik eraman dugu pantaila, hiriko alde desberdinetako auzotarrak bil ditzaketen lekuetara: Lutxana, Llano, Gurutzeta, Burtzeña, Desertu Berria, Murrieta, Lasesarre, Erdialdea, Rontegi..”, esan du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok . Horrela, bada, hiru emanaldi izango dira abuztuko ostegunetan, familiek plan dibertigarri bat aukera izan dezaten.

Abuztuaren 2an egingo da lehenengo saioa, 22:00etan. 80 hamarkadako klasiko bat eskainiko da: Gremlins. Eskulturen plazan emango da 1984an Joe Dantek zuzendu zuen filma, gaztelaniaz. Euria bada, Clara Campoamor zentroan izango da emanaldia .
Hurrengo hitzordua, abuztuaren 9an izango da, Munoa Finkan. Horacio Echevarrietaren lorategian emango da La ciudad de las estrella, La La Land filma. 22:00etan hasiko da Damien Chazellek 2016an zuzendu zuen musikala. Euria bada, Lutxanako pabiloian emango da.

Hirugarrena, eta azkena, Urban plazan emango da, abuztuaren 16an. Oraingo honetan umeentzako filma aukeratu da: Ballerina, eta euskarazko bertsioa emango da. Eric Summer eta Eric Wqrinek zuzendu zuten 2016an. Eguraldi txarra eginez gero, Lasesarreko frontoian emango da.

Filmak doan ikus daitezke, eta bertaratutakoek sorpresatxoa izango dute. Bertaratutako guztiek bizipen berezi bat izatea nahi genuke, esan du Canterok. “Oso garai egokia da uda-sasoia gure egunerokotik aparteko esperientziak bizituz jarduerak kanpoan gozatzeko", adierazi du Canterok.

Zinema independentea, San Bizenten

Horrez gainera, Hala Dzipok eta Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak bultzatutako zinema independentea babestu du Udalak. San Bizenteko Martxoaren 8aren kalen emango dira filmak irailaren 5ean eta urriaren 3an.

Charles Chaplinek 1921ean zuzendutako The Kid film mutua irailean emango da, iluntzeko 21:00ean.

Urrian ezagutuko ditugu Film Sozialak Bilbao 2018 Nazioarteko Jaialdiko lehiaketan sartu diren 10 filmak. 21:00etatik aurrera ikusi ahal izango dira.

Partekatu:
Twitter Facebook