Aurrekontu parte-hartzaileek 1.000 boto inguru jaso dituzte lehen astean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Aurrekontu parte-hartzaileek 1.000 boto inguru jaso dituzte lehen astean

Aurrekontu parte-hartzaileek 1.000 boto inguru jaso dituzte lehen astean

2017/03/09


Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren erdia igaro da. Herritarrek egindako ekarpenetatik ateratako 22 proiektuetako bat aukeratu ahal izateko, duela astebete zabaldu zen barakaldarrek botoa emateko epea. Orain arte, udal webgunean eta karpetan 1.000 boto baino gehiago jaso dira. “Oso pozik eta gogotsu gaude ekitaldi honetarako herritarrek dituzten lehentasunak ezagutzeko" esan du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Barakaldoko lehenengo aurrekontu parte-hartzaileek ikusmin handia eragiten dihardute herritarren artean. Prozesuan parte hartu nahi izan duten askorentzako erreferentzia iragan ostiralean martxan jarri zen karpa izan da. Gaur, Zuhatzu-Arteagabeitian egongo da goizez, eta Lutxanan arratsaldez. Bihar, Santa Teresa eta Burtzeña bisitatu ondoren, amaitutzat emango da informazio-karpak auzoz auzo egin beharreko ibilbidea.


“Karpak jartzeko azken eguna bihar izan arren, barakaldarrek astebete gehiago dute beraien lehentasunen eta gustukoen proposamenen alde egiteko. Herritarrak animatu nahi ditut beraiek bizitzeko gogoko duten Barakaldo eta beraien gustuko Barakaldo eraikitzen lagun diezaguten" azpimarratu du alkateak.

horrekin gauzatuko ditugu herritarrek aukeratutako proiektuak. Oso garrantzitsua da proiektuak ez direla saskian geratuko jakitea, horregatik, behar-beharrezkoa da herritarrek beraien lehentasunak adieraztea, ekitaldi honetako plangintzan parte hartuko baitute” azpimarratu du Del Campok.


BOTOA EMATEKO AUKERAK: ONTZIETAN ETA LINE ON


Orain arte, boto kopururik handiena webgunearen bidez jaso dugu. “Bistan da botoa emateko modurik erosoena eta azkarrena dela” esan du alkateak. Aurrekontu parte-hartzaileen formularioak hilaren 15era arte entrega daitezke honako leku hauetan: Lasesarreko kiroldegia, Herriko Plazako HAZ, Clara Campoamor, Zuhatzuko Kultur Etxea, Lutxanako LHIK, Retuertoko adinekoen zentroa, Gurutzetako Kultur Etxea, Errekatxoko CIHMA, Kastrexanako plaza eta Burtzeñako ludoteka.


Behin betiko 22 proiektuei buruzko informazioa Udalaren webgunean -www.barakaldo.org- aurki daiteke, orriaren eskuinaldean dagoen Aurrekontu Parte-hartzaileak atalean.
Bozkatuko diren proiektuen artean, honakoak daude: Pormetxeta plazako lonjak egokitzea; Munoa Finkaren erabilera sustatzea; umeen eta gazteen jarduerak eta ekipamenduak zabaltzea; Gorostitzan eta Errekatxon komun publikoak jartzea; etxerik gabeko jendearentzako zerbitzuak sendotzea; kirol instalazioak estaltzea; txakurrentzako parkeak egokitzea, etab.

 


Partekatu:
Twitter Facebook