Arte Eszenikoen programak txotxongiloak, magia edo inauterietarako makillajea sortzeko aukera eskainiko die familiei - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Arte Eszenikoen programak txotxongiloak, magia edo inauterietarako makillajea sortzeko aukera eskainiko die familiei

Arte Eszenikoen programak txotxongiloak, magia edo inauterietarako makillajea sortzeko aukera eskainiko die familiei

2022/01/12


Txotxongilo bat sortzea, magia egiten ikastea edo Inauterietako makillaje on bat egiteko trikimailuak ikastea; horiek dira Barakaldoko Udalak familientzako arte eszenikoko programaren bidez familiei egingo dizkieten proposamenetako batzuk. Hala, familian gozatzera bideratutako doako bost tailer berri hauekin, jarraitutasuna emango zaio pasa den hiruhilekoan abiarazitako programari.

Programa datorren urtarrilaren 22an hasiko da, magia-tailer batekin. "Gure helburua da familiek esperimentatu dezatela elkarrekin arte eszenikoez, dibertitzeko eta ikasteko modu berriak ezagutuz", adierazi du Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak. "Tailer horiek erantzun oso ona izaten ari dira; pasa den hiruhilekoan 280 pertsonek eman zuten izena tailer horietan, eta horregatik jarraituko dugu joko didaktikoaren dinamika honekin, non familiak modu aktiboan hartzen baituen parte tailerretan", azaldu du.

Tailerrak programako ohiko kolaboratzaileak diren tokiko profesional eta konpainiek ematen dituzte. Horiekin batera, arte eszenikoen atal, tipologia edo teknika desberdinak esperimentatu ahalko dira: hala, programaturiko 5 tailerretan, parte hartzen duten familiek eguneroko objektuekin egindako magia-truko ikusgarriak ikasi ahalko dituzte, antzerkirako txotxongilo bat eta antzezpenetarako erretaula bat egin ahalko dituzte, maskara bat egin ahalko dute eva gomarekin edo makillajeak egin ahalko dituzte inauterietako antzezpenetarako.

HAUEK DIRA TAILERRAK ETA DATAK:

Urtarrilaren 22a. Tailerra. Magia eguneroko objektuekin / Magia con objetos cotidianos. Imanol Ituino. Clara Campoamor zentro zibikoa.
Urtarrilaren 29a. Tailerra. Hagazko txotxongiloak / Titeres de cachiporra. Arimaktore. Gurutzetako zentro zibikoa.
Otsailaren 5a. Tailerra. Eva gomazko maskara / máscara de goma eva. Arimaktore. Clara Campoamor zentro zibikoa.
Otsailaren 12a. Tailerra. Txotxongiloentzako erretaula / Retablo para títeres. Arimaktore. Gurutzetako zentro zibikoa.
Otsailaren 19a. Tailerra. Inauterietako makillajea-Tigrea / Maquillaje carnaval-Tigre. Make up. Clara Campoamor zentro zibikoa.
Euskaraz eskainiko den jarduera Clara Campoamor zentro zibikoan eta Gurutzetako zentro zibikoan gauzatuko da larunbatetan, 18:00etan. "Aldi berean, eta aurrez aurre hurbildu nahi ez duten edo plazarik lortzen ez duten familia guztietara iristeko, tailerrak telematikoki jarraitu ahal izango dira etxetik, Barakaldoko Udalaren Youtubeko udal kontuaren eta haren sare sozialen bidez.

5 ETA 11 URTE BITARTEKO HAURRAK DITUZTEN FAMILIEI ZUZENDUAK

Ekimen hori 5 eta 11 urte bitarteko seme-alabak (2011 eta 2017 bitartean jaioak, biak barne) dituzten familiei zuzenduta dago. Tailerrek plaza mugatuak dituzte. Doakoak dira, baina izena eman behar da aurretik eta plazak zozketa bidez esleitzen dira. Aurretiko izen-ematea astelehenetan (9:00etatik aurrera) eta astearteetan (21:00ak arte) egin behar da.

Pertsona edo familia-talde bakoitzak pertsona heldua eta gehienez bi haur inskribatu ahalko ditu. Adingabeek berekin izena eman duen pertsona helduarekin batera parte hartu beharko dute jardueran.

Aurretiko izen-emateak telefonoz (944789485 / 944789552) edo posta elektroniko bidez (kulturbulegoa@barakaldo.eus) egin ahalko dira, eta honako hauek adierazi beharko dira: tailerra eta izena eman duten pertsonen -gehienez 3- izen-abizenak, NANa eta telefonoa. Ostegunetan zozketaren emaitza jakinaraziko zaie plaza eskuratu duten pertsonei.

(ITURRIA: Baarakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook