Amaia del Campok dio:“PSEk oraindik Lasesarreko polikiroldegiaren diruarekin zer gertatu den azalpenik eman gabe jarraitzen du” - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Amaia del Campok dio:“PSEk oraindik Lasesarreko polikiroldegiaren diruarekin zer gertatu den azalpenik eman gabe jarraitzen du”

Amaia del Campok dio:“PSEk oraindik Lasesarreko polikiroldegiaren diruarekin zer gertatu den azalpenik eman gabe jarraitzen du”

2012/11/19


Eusko Alderdi Jeltzaleak, gobernu-taldea oposizioko alderdiei eta Barakaldoko auzotar guztiei, joan den ostiraleko UKE-ren batzordean Lasesarreko polikiroldegiko SPA-aren kontuekin gertatzen ari dena argitzeko aukera alferrik galdu izana damutzen da. Bilera oposizioko alderdiek eskatuta ospatu zen, non arduradun sozialistei argibideak eskatu zizkieten , Barakaldoko Udal SPA-ari buruzko egoera argitzeko egin behar izan zituzketen jarduerei buruz azalpenak eskatu zizkieten.

Denborak aurrera dirau eta udal arduradunek gai honi buruzko sortzen ari diren gero eta zalantza gehiago ez dituzte argitzen. Hori dela eta, oposizioko taldeek joan den ostiraleko Batzarra deitzera behartuak izan ginen (lau bilera igaro dira jada azalpenik jaso gabe). Gainera, Batzordeko presidentearen hitzak entzun ostean, gure hasierako ustekabea desengainu bihurtu zen ez zuelako pausu zehatz bakar bat ere eman egoera konpontzeko. Are gehiago, Lasesarre Polikiroldegiko Udal SPA-arekin gertatzen ari dena dakienetik, enpresarekin kontaktu bakar bat bera ere ez dela eman aitortu zigun Batzordeko presidenteak, ezta enpresari kontratuan agertzen diren betebeharrak bete ditzala eskatzeko ere.

ARGAZKIAK

Partekatu:
Twitter Facebook