Amaia del Campok dio: Hau ez da itxurakeriak egiteko momentua, baizik eta proposamenak eginez Barakaldoko hiritarrei laguntzekoa - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Amaia del Campok dio: Hau ez da itxurakeriak egiteko momentua, baizik eta proposamenak eginez Barakaldoko hiritarrei laguntzekoa

Amaia del Campok dio: Hau ez da itxurakeriak egiteko momentua, baizik eta proposamenak eginez Barakaldoko hiritarrei laguntzekoa

2014/01/21


Goiz honetan akordioaren beharra eta garrantzia nabarian geratu da. EAJ-PNVk erantzukizunez jokatu du eta barakaldarren interesak aurretik jarri ditu, beste edozein estrategia alderdikoiren gainetik. Hori dela eta, PP, Bildu eta Ezker Anitzako ordezkariek goiz honetan erakutsitako jarrera demagogikoa sentitzen dugu. Izan ere, alderdi hauek barakaldarrei onura ekarriko dien akordio bat zapuzten saiatu dira.
EAJ-PNVren proposamenak 3 funtsezko abiaburuetan oinarritu dira:

1. Barakaldar familiei babesa eskaintzea, bereziki krisiaren ondorioz txartoago pasatzen ari direnei.

2. Jarduera ekonomikoa sustatzea. Hau da, lanpostuen mantentzea eta enplegu sorkuntza bultzatzea.

3. Gure auzotarren mesedetan egunero lan egiten duten taldeei babesa eskaintzea.

Partekatu:
Twitter Facebook