Alondegiko lanak dirauten bitartean Meatze Eskolara eramango du Udalak Helduentzako Eskola - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Alondegiko lanak dirauten bitartean Meatze Eskolara eramango du Udalak Helduentzako Eskola

Alondegiko lanak dirauten bitartean Meatze Eskolara eramango du Udalak Helduentzako Eskola

2017/09/14


 Hastera doaz Barakaldoko alondegiaren eraikin historikoa XXI. Mendeko lehenengo Aprendizen Eskola bihurtzeko lanak. Zaharberritze lanek eragin ditzaketen enbarazuak ikusita, Meatze Eskolako udal eraikinera eramatea erabaki du Udalak, aldi baterako, Helduentzako Eskola. Ikastetxe publikoko zuzendaritzarekin behin baino gehiagotan batzartu ondoren hartu du erabakia, eta martxan da dagoeneko mahai, aulki eta material didaktikoaren lekualdaketa, datorren astelehenean, irailak 18, ikasturteari hasiera emateko.


Helduentzako Hezkuntza Iraunkorraren instalazioetan egingo dira matrikulak irailaren 15era arte, eta orduan azalduko zaie ikasleei ikasturte hasieratik beretik Meatze Eskola ohian emango direla eskolak. Zortzi ikasgela, irakasle gela, hiru bulego eta fotokopietarako gela prestatu dira, normaltasunez jardun daitezen hara bertaratuko diren 1.200 ikasleak eta haien irakasleak.


“Ikastetxearekin bezala alondegia zaharberritzeko lanen arduradunekin ere hainbat batzar egin eta gero, lehenengo hilabeteetako lanen zarata eramanezina izango zela eta eskolak ematerik egongo ez zela ondorioztatu zen, eta horrexegatik erabaki da aldi baterako lekualdaketa” azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen zinegotzi Nerea Canterok.


Alondegiko lanak bukatu bezain laster itzuliko dira urak bere lekura. “Argi utzi du HHIko zuzendaritzak lekualdaketa aldi baterako besterik ez dela, eta Alkartuko lanak hastearen baldintzapean dagoela, Meatze Eskola Ikastolak konprometitua baitauka.
Lekualdaketa-lan handiena abuztuan egin da, eta Udalak eta HHIko zuzendaritzak egin dituzte koordinazio lanak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook