Alkateak doluminak helarazi dizkie Alberto Lodeiro García zinegotziaren senide, kide eta hurbilekoei - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Alkateak doluminak helarazi dizkie Alberto Lodeiro García zinegotziaren senide, kide eta hurbilekoei

Alkateak doluminak helarazi dizkie Alberto Lodeiro García zinegotziaren senide, kide eta hurbilekoei

2021/06/22


Doluminak eman dizkie Amaia del Campo Barakaldoko alkateak gaur arratsaldean zendu den Alberto Lodeiro Garcia Barakaldoko Udaleko zinegotzi Sozialistaren senideei, lankideei eta gertukoei.

2020ko abenduan jabetu zen zinegotzi karguaz Lodeiro Garcia. " Albiste tristea da korporazioko eta gobernuko kide bat galtzea. Eskerrak eman nahi dizkiot Albertori hilabete hauetan Udalean barakaldarren alde egin duen lanagatik, eta doluminak eman nahi dizkiet ere bai senideei, gertukoei eta Barakaldoko PSEko kideei", adierazi du alkateak, "une latz hauetan besarkada bero bat" bidaliz.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook