Ainhoa Arteta izango dugu Barakaldo Antzokiko denboraldiari hasiera emango dion protagonista nagusia - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Ainhoa Arteta izango dugu Barakaldo Antzokiko denboraldiari hasiera emango dion protagonista nagusia

Ainhoa Arteta izango dugu Barakaldo Antzokiko denboraldiari hasiera emango dion protagonista nagusia

2017/09/26


Denboraldi berria estreinatu du Barakaldo Antzokiak aste honetan. Programazioan, Ainhoa Arteta sopranoaren emanaldia, El Arrebato kortzertua eta antzerkiko erabateko bi estreinaldiak dira nagusi.


El Arrebato izango da Barakaldo Antzokiko denboraldi berriko oihala igotzen lehena. Bi kontzertu emango ditu  Musiko de Guardia azken diskoa aurkezteko, irailaren 29n, bata, eta 30ean, berriz, bestea.
Bira egiten ari den Luar Na Lubre jarraituko zaio. 30. urteurrena duenez, kantu arrakastatsu guztiak errepasatzen ari da Folk banda mitikoa.

 
Azken lana aurkeztuko du Ana Alcaldek ere. Leyendaizena duen azken diskoan, Björkekin alderatu du kantaria nazioarteko prentsak.


Rossini abesbatzaren Zarzuela on Air eta Teatro Tribueñeren Alarde de Tonadilla musika-ikuskizunek eszenaratze antzeztua eskainiko digute.


Oskarbik ekarriko digu euskal musika. Kantarik ospetsuenak errepasatzeaz gainera, Mendira naiz azken lana osatzen dutenak ere kantatuko ditu talde beteranoak.


Gala Lirikoak emango die amaiera musika-proposamenei, eta han izango ditugu Ainhoa Arteta eta Francisco Corujo, Rubén Fernández Aguirreren pianoak lagunduta. “Gure antzokian lehenengo aldiz entzuteko aukera izango dugulako berria da ikus-entzuleek horren ongi ezagutzen duten soprano tolosarraren inguruko nobedadea“ esan du Barakaldo Antzokiko lehendakari Rakel Olallak. “Eta zer esan agertokietan arrakasta itzela izaten ari den musikari barakaldar Rubén Fernández Aguirre handiaz? Egin duen ibilbideak kantariak laguntzera eraman du, eta, gaur egun, besteak beste, Carlos Álvarez, María Bayo edo Arteta beraren kantari handien ohiko piano-jotzailea da” zehaztu du.


ERABATEKO ESTREINALDI BI


Antzezlanen laburpenean hiruhileko honetan ikusi ahalko ditugun bi erabateko estreinaldi: Lola Baldrich, Diego Pérez eta Gorka Mínguez protagonista dituen Play Out eta Teatro Defondo konpainia madrildarrak antzerkirako egokitutako Virginia Wolfen Orlando obraren bertsioa.


Lehenengo aldiz etorriko dira Euskadiko aretoetara: Juan Carlos Rubioren zuzendaritzapean, Fernando Cayok bikain interpretatzen duen El Príncipe de Maquiavelo eta, aurreko lanaren kariaz, antzerki ikuskizun onenaren Ercilla saria jasota berriro Barakaldora etorri zaigun La Zaranda konpainia ospetsuak aurkeztuko duen Ahora todo es noche antzezlana.


Tartufo, el impostor Molièren klasikoa eguneratua dakarkigu, berriz, Venezia Teatrok: Red de Teatrosek gomendatutako eszenaratze irudimentsua.


Sare berak gomendaturik dator Hilos, La Rous Teatroren ikuskizun zoragarria, 7 urtetik gorako ikusleentzat.


Dantzaren atalean, hiru estilo zeharo desberdin. Ordena kronologikoari jarraituz, Cielo Rasoren konpainiaren Tormenta ikusiko dugu, Red de Teatrosen bermea duen dantza garaikidea.


Azaroan, Kukai Dantzaren Oskara; besteak beste, aurten hiru Max sari jaso dituen ikuskizun arrakastatsua. “Gure sustraien eta abangoardiaren adierazpenaren tarteko proposamen honek arrakasta lortu du aurkeztua izan den leku guztietan” azaldu du Olallak.


Ana Ivanovaren Moskuko Ballet Klasikoak emango dio amaiera urteari. Lehenengo aldiz dator Euskadira Errauskine obrarekin.


Zinema programazioari dagokionez, urrian hasiko da Asteazkenetako zinema María y los demás emanaldiarekin.


Urrian ere abiaraziko da Karteldegia eskola antzerki-kanpaina, 3tik 18 urtera bitarteko ikusle gazteenei ikuskizunak eskaintzeko. Aurten ere izango dute BBK Fundazioaren laguntza.


“Programazio anitza dugu, ikuskizun ederrez josia. Haiei erantsiko zaizkie, ohi bezala, bestelako elkartegintza eta kultur ekimenak, hiru hilean zehar. Garaiz emango da guztiaren berri" esanez amaitu du Barakaldo Antzokiko lehendakariak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook