Agur egin diete Jolin eta Deabruk Karmengo jaiei, 9 egunotako momenturik onenen irudiei errepasoa eginez - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Agur egin diete Jolin eta Deabruk Karmengo jaiei, 9 egunotako momenturik onenen irudiei errepasoa eginez

Agur egin diete Jolin eta Deabruk Karmengo jaiei, 9 egunotako momenturik onenen irudiei errepasoa eginez

2018/07/22


Igaro dira bederatzi egunak, eta heldu da Barakaldoko Karmenak alaitzen dituzten Jolin eta Deabru maskotei egur esateko unea. Kalejiran joan dira Anaien parkeraino, eta han egin dute pregoilari eta txupin-jaurtitzailearekin aste osoaren irudi-errepasoa. Azken txupina jaurti eta gero, datorren urterako deia egin diete bertaratutako guztiei.


22:00etan hasi da agur-ekitaldia, iazkoa baino beranduago, Jolin eta Deabruk sorpresa eman baitute lau minutuko proiekzio batekin, azken asteotan hirian egin diren ehunka jardueretako argazkiak erakusteko. Bide Onera plazatik irten du jai-segizioak Jolin eta Deabru lagunduta. Handik, Anaien parkera abiatu dira, zain baitzeuzkaten han, José María López ‘Chadr’ pregoilaria eta Xabier Tijero eta Natalia Gómez txupin-jaurtitzaileak.

Iban Allueren musikak lagundurik, Natxo Montero dantzariak ohorezko aurreskua dantzatu die jai-ordezkariei, eta, ondoren, Gizarte eta Kultur Integraziorako Zentroko balkoietako batetik oihal bat zabaldu dute “Barakaldoko Karmenak prestatzen aritu diren guztien (besteak beste, Udal Jai Batzorde, antolatzaileak, boluntarioak eta giro alaituz parte hartu duten barakaldarrak) omenez egindako proiekzioa ikusteko”, nabarmendu du Amaia del Campo alkateak.


Emanaldia amaitu ostean, balkoira irten dira Jolin, Deabru, pregoilaria eta txupin-jaurtitzaileak 2018ko Karemenei amaiera emango dien azken txupina jaurtitzera. “Zorionak eman nahi dizkiot Udal Jai Batzordeari, urte osoan egin duen lanagatik. Ahalegin handia egin behar da, eta buru-belarri aritu gainera, 300 ekitaldiz osatutako jai-aste bat antolatzeko, eta batzordekideek musu-truk egiten dute hori, barakaldarrek ongi pasatzeko. Beraz, zorionak eta nire eskerrik beroenak”, adierazi du Del Campok. “Eskerrak eman nahi dizkiet pregoilariari eta txupin-jaurtitzaileei ere, ezagutzen ez zuten jaien alderdi bat ezagutzeko aukera ongi-baino hobeto aprobetxatu dutelako”, erantsi du. “Azkenik, Jolinek, Deabruk eta haiekin batera gau eta egun ibili diren guztiek ere egindako lana azpimarratu nahi dut, haiek eragiten baitituzte heldu nahiz txikien irribarrerik goxoenak”. “Haiek gabe, Karmenak ez lirateke direna”, esanez bukatu du alkateak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook