Ostegunean, garbiketa sakona abiaraziko da Andikollano kaleko aparkalekuan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Ostegunean, garbiketa sakona abiaraziko da Andikollano kaleko aparkalekuan

Ostegunean, garbiketa sakona abiaraziko da Andikollano kaleko aparkalekuan

2017/12/04


Barakaldoko Udalak Andikollano kaleko 55. zenbakian dagoen aparkalekuaren garbiketa eskatu du. Jabetza pribatuko lursaila kontrolik gabeko zabortegi bilakatu da eta erabiltzaileen hainbat kexa egon dira. Garbiketa lanak ostegunean, abenduak 7, abiaraziko dira, beraz, egun horretatik aurrera ezin izango dela aparkatu adierazi du Udalak.

Eremu horretako garbiketa sakona ostegunean, lehen orduan, abiaraziko da, eta hondakinak jasotzeko sei edukiontzi jarriko dira. Gauzak horrela, lanak egin ahal izateko, eta hirugarrenen kalte material eta fisikoak saihesteko, ezin izango da eremu horretan aparkatu garbiketa amaitzeko aurreikusi den egunera arte, hau da, larunbatera arte, abenduak 9. Lanak hasteko unean ibilgailuren bat badago aparkatuta, garabia zerbitzuari deituko zaio.


Herritarrei jarduketaren berri emateko, panelak jarri dira lanen iraupen data eta egun horietan ezin dela aparkatu adieraziz.


Herritarren hainbat kexa heldu ondoren, Udalak lursailaren garbiketa eskatu du, bertan dauden garbigailuak, hozkailuak, obra-hondakinak, pneumatikoak etab. kentzeko. “Oraingoan, lursailaren jabeek egingo dute garbiketa, baina barakaldarrok ere gure ingurunea errespetatzea eta Garbigune erabiltzea erabat beharrezkoa da, horrelako materialen bat bota nahi dugunean” esan du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak. “Barakaldo guztion etxea da, eta denok lagundu behar dugu garbi egon dadin” esan du amaitzeko.

 

Partekatu:
Twitter Facebook