Intimitatea da Barakaldo Foto Festival BAFFEST bigarren edizioko erakusketaren gai nagusia - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Intimitatea da Barakaldo Foto Festival BAFFEST bigarren edizioko erakusketaren gai nagusia

Intimitatea da Barakaldo Foto Festival BAFFEST bigarren edizioko erakusketaren gai nagusia

2017/06/02


Gaur goizean inauguratu dute II. Barakaldo Foto Festivala (BAFFEST). Emakume argazkilarien obrak erakusteko, Barakaldoko Udalak eta Fotopop Producciones-ek antolatutako hiri jaialdia da, eta Barakaldoko Udaleko alkate Amaia del Campo, artistak eta hainbat kultur eragile gerturatu da inaugurazio ekitaldira. Ekainaren 1etik 21era, 11 emakume argazkilariren erakusketei esker, argazkiaren euskal hiriburu bihurtuko da hiria. Haien artetik nabarmentzekoak dira: Esther Ferrer, Rita Puig-Serra, Pauline Fargue, Sofía Ayarzagoitia eta Helena Goñi. Formatu handiko lanak dira eta hiriko bost gune eta natura gune bat lotzen dituen ibilbidean barrena ikus daitezke.

“Harri eta zur utzi zuen jendea iaz Baffest jaialdiak kaleak animatu baitzituen arte lanekin, eta hirira bizitasuna ekarri ez ezik, emakumearen papera nabarmendu ere egin zuen, laudorio guztiak gizonezkoak hartu ohi dituzten esparru batean. Aurten hazi egin da jaialdia, bai eta nazioarteko mailako erakusketetara jauzi eginez hazi ere” esan du Del Campok, aldamenean Fotopop-eko arduradun David de Haro eta Luis Benito dituela.


Barakaldoren gisako hiri baterako luxua da, ekainean, emakumezko marka duen argazkiaren hiriburu bihurtzea, ez bakarrik aukera izango dutelako herritarrek gure kaleak beste itxura batez ikusi eta gozatzeko, baizik eta Barakaldoren irudi positiboa proiektatzen delako, eta horrek, jendea erakartzeaz gainera, hiria kultur mapan kokatzen duelako.


Han izan dira, besteak beste, Helena Goñi argazkilari bilbotarra eta jaialdiko komisario Erika Goyarrola ere. Parisko Jeu de Paume Museoko kolaboratzaile eta II. BAFFEST honetako aukeraketa artistikoaren arduraduna ere bada lehenengo aldiz nazioarteko argazkilarien lanak dauzkan jaialdiko komisarioa.


BOST ERAKUSKETA ETA EKITALDIAK EDONORENTZAT
Norberaren istiluei eta emozioei aurre egiteko hurbilketak aurkezten ditu Revelar/rebelarse izenburua duen aurtengo BAFFESTek, bost erakusketetan. Intimotasuna aukeratu du gai gisa Erika Goyarrolak (Bilbo, 1984) Atal Nagusiko azalpen-diskurtsoa ehuntzeko. BAFFEST honek bildu dituen artistak irudikaturik agertzen zaizkigu, dela zuzenean, autorretratuen bidez, dela metaforikoki, senide, lagun, espazio nahiz objektu pertsonalen bidez.


Hainbat tokitan ikusi ahal izango dira erakusketak: Bide Onera Plazan, Esther Ferrer artistarena; Errekatxoko gune naturalean, Rita Puig-Serra Costaren argazkiak; Herriko Plazan, Sofia Ayazargotiaren erakusketa; Hizkuntza Eskolan, Pauline Fargueren argazkiak; eta Anaien Parkean, Helena Goñiren erakusketa.


“Nabarmentzekoa da aurtengo Baffesten hazkuntza, Katalunia eta Euskadiko artisten interesa pizteaz gainera, Frantzia eta Mexikoko nazioarteko artistena ere piztea lortu baitu” adierazi du Alkateak.


Euskal emakumezko argazkilariak ikusgai bihurtzeko eta haiei laguntza emateko antolatu zen BAFFEST, eta horregatik sortu zen aurten 70 hautagai bildu dituen atala. Euskadin jaio edo/eta bizi diren sei sortzaile berriren lanak bilduko ditu aurten Foruen Pasealekuak. Haien artetik irtengo da datorren urteko Atal Nagusira gonbidatuko duten argazkilaria. Hona hemen argazkilarien izenak: Tamara López, Andrea Abalia, Ángela Losa, Asun Martínez, María Aurtenechea eta Teresa del Romero.


Aipatzekoak dira, azkenik, Baffestek hilaren 21era arte antolatu dituen jarduera paraleloak. Egutegian, azpimarratzekoak dira: igandean egingo den Txikifoto, musika eta argazki-sorkuntza uztartzen dituen ekitaldia, txiki eta helduentzat pentsatua. San Bizente parkean izango da, 11:30ean. Bestalde, ez da ekintza solidariorik faltako. Igandean, ekainaren 11n, Blackkamera Argazki Dokumentaleko Eskolako ikasleek formatu txikiko ehunka argazki jarri, eta herritarrek dohain baten truke eraman ahal izango dituzte. Arrakasta handia izan zuen iaz ekimenak, eta gizarte-funtsari eman zitzaizkion 1.500 euro bildu ziren.


Ekainaren 17ko goizean (zapatuan), Clara Campoamor Zentro Zibikoko Gelan argazkilarien ponentziak izango ditugu, bai eta mahai-ingurua ere.
 

Partekatu:
Twitter Facebook