Alokairuetarako laguntzak gehitu dizkie Barakaldok aurtengo ekitaldian eskaera egin dutenei - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Alokairuetarako laguntzak gehitu dizkie Barakaldok aurtengo ekitaldian eskaera egin dutenei

Alokairuetarako laguntzak gehitu dizkie Barakaldok aurtengo ekitaldian eskaera egin dutenei

2016/12/20


Etxebizitzen alokairua ordaintzeko familientzako zenbatekoak gehituko ditu Barakaldok. Udal diru-laguntza jasotzeko ekitaldi honetan eskaera aurkeztu dutenei 600 eurora arteko gehikuntza onartu die Udalak. "Badakigu egoera txarrean daudenak gehien kezkatzen dituena alokairuei aurre egin ahal izatea dela, eta horregatik indartuko ditugu laguntzak" azaldu du Gizarte Ekintzako zinegotzi Mikel Antizarrek.


Baliabide urrienak dituzten hiriko familiak artatzen ari da Udala joan den apiriletik, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eta Gizarte Laguntzen bidez. Aurten, lehenengoz ekin zaio horrelako diru-laguntzak modu zuzenagoan banatzeari, familia bat bera ere ez dadin laguntzarik gabe gera.

Izan ere, aurten, 2.404 eskaera jaso, eta 2.000, bideratu ditugu. Iaz, ordea, 1.744. Gainerakoak azterbidean dira, eta gizarte langileek ebatziko dituzte. Dagoeneko 298 izan dira gaitzetsiak, ezarritako baldintzak betetzen ez zituztelako, eta 89, berriz, bertan behera utziak, eskatutako agiriak ekarri ez dituztelako edo familiak beraiek uko egin dietelako.
Udal arreta indartze aldera, Gizarte Ekintza Arloak osagarri bat erantsi dio etxebizitza alokairuari. "Alokairu-ordainketari aurre egiten laguntzea da gure helburua. Hala ere, badakigu laguntza oro gutxi dela" adierazi du Antizarrek.

FAMILIA HARTZAILEEK BETE BEHARREKOAK
Alokairua ordaintzen laguntzeko eskaria egin duten berariazko 223 kasuak aztertuko ditu Gizarte Ekintzako taldeak. Barakaldon erroldatuta dauden eta bertan bizi direnei ordainduko zaie osagarria, baldin eta ez badute Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Etxebizitzarako Laguntza Osagarria ez eta Etxebizitzarako Laguntza Ekonomikoa ere jasotzen.
Osagarria 50,00 eurokoa izango da, hileko, alegia, 600 euro urteko etxebizitzak errentero bakarra duen kasuetarako; bai eta, era berean, hotel, ostatu, apartamentu eta legez eratutako pentsioetan ostatatzen direnentzat eta aurreko kontzeptuetako baten karietara sortutako zorpetzeetarako ere.


Gizarte Ekintza Arloak larrialdietako kasuei arreta ematen jarraitzen du: tratu txarrengatik etxetik irten behar izaten dutenei; ohiko etxebizitza suntsitu, suteagatik bizigaitz gertatu edo gabe geratu direnei bai eta ezinbestean gertatutako zirkunstantziaren batean daudenei ere.

Horrezaz gainera, 2013an Etxegabetzeen Mahaia eratu zenetik, Udala etxegabetzeak saihesten ahalegintzen da, eta horretarako sortu zituen Hipoteka Aholkularitza eta Bitartekaritza Zerbitzua eta Hiri Errentamenduen Bitartekotasunerako Zerbitzua. Etxegabetze prozesuetan eroritako familiei eskaintzen zaizkie bi zerbitzu horiek, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren laguntzaz.

Partekatu:
Twitter Facebook