Barakaldoko afiliazioak konfiantza eman dio Amaia del Campo alkateari datozen udal hauteskundeetarako alkategai izateko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko afiliazioak konfiantza eman dio Amaia del Campo alkateari datozen udal hauteskundeetarako alkategai izateko

Barakaldoko afiliazioak konfiantza eman dio Amaia del Campo alkateari datozen udal hauteskundeetarako alkategai izateko

2022/11/03


Barakaldoko, Gurutzetako eta Kastrexanako uri batzarrek berretsi dute hautagaitza azken aste honetan

Amaia del Campo izango da EAJren alkategaia datozen udal hauteskundeetan. Hala berretsi dute azken aste honetan Barakaldoko alderdikideek, Barakaldoko, Gurutzetako eta Kastrexanako batzarretan Barakaldoko egungo alkatearen hautagaitza behin betiko onartu ondoren. “Ez dut hitzik konfiantza hori eskertzeko. Bakarrik esan diezazueket duela 15 urte zuen aurrean gure alderdiaren eta herriaren alde azala uzteko konpromisoa hartu banuen ere, gaur inoiz baino irmoago nagoela hori egiteko, sinetsita peoi hutsa baino ez naizela, aurrean dugun proiektua irudikatzen duen aurpegia; EAJ-PNVk Barakaldorako duen proiektua, gure auzoetako errealitatetik hurbil dauden gizon eta emakumeok, gure bizilagunen bizitza hobetzeko beti entzuteko, ikasteko eta lan egiteko prest gaudenok”, adierazi du Del Campok.

EAJ-PNVk joan den irailaren 26an ireki zuen 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrendaburua hautatzeko barne prozesua. Alderdiaren Herrialde Estatutuak kontuan hartuta, Barakaldoko Uri Buru Batzar Artekoak Del Campo izena proposatu zien hiru Uri Batzarrei, nahiz eta horietako bakoitzaren alderdikideek beste izen batzuk proposatzeko aukera izan, barne prozesuaren lehen itzulian. Barakaldoko Uri Buru Batzar Artekoak aurretik eskatu zion egungo alkateari Barakaldoko Udalerako hautagaitzaren buru izan zedila, EAJ-PNVren ordezkari gisa eta Amaia del Campok onartu egin zuen eskaintza.

“Barakaldoko gure alderdiaren zerrendaburu izateko ohore izugarria onartu nuenetik sortutako zailtasun guztietan pentsatzen jartzen banaiz, eta asko izan direla ziurtatu dezaket, legealdi hau izan da, zalantzarik gabe, handiena. Munduko pandemia bat gainditu dugu eta krisi ekonomiko garrantzitsu batean murgilduta gaude, aurrekaririk gabeko krisi energetiko bat gehituta”, gogorarazi du Del Campok. “Orain erronka berri baten aurrean gaude: 2023ko udal hauteskundeak, EAJ-PNVko alderdikide naizenetik irakatsi zizkidaten baloreekin aurre egingo diot hainbeste maite dugun herri hau etorkizun ilusionagarri baterantz eramateko konpromisoa eta erantzukizunari.” Azkenik, Del Campok eskertu egin du berarengan jarritako konfiantza, eta bere hitza eman du “buru eta bihotzez lan egingo dudala berriro nigan jartzen duzuen konfiantza ez zapuzteko”. Gora Barakaldo!

 

Partekatu:
Twitter Facebook