2.800 barakaldarrek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko Euskaraldian parte hartzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 2.800 barakaldarrek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko Euskaraldian parte hartzeko

2.800 barakaldarrek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko Euskaraldian parte hartzeko

2018/11/23


Euskaraldia gaur bertan hasi da, eta Barakaldon 2.800 pertsonatik gora dira dagoeneko izena eman duten herritarrak. Ekimen honen helburu behinena, hizkuntza ohiturak aldatzea eta 11 egunez euskaraz harremantzea izanik. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskararen Nazioarteko Egunera, hain zuzen ere.


Gaur goizean, Barakaldoko udaleko alderdi politikoetako ordezkariak herriko plazan elkartu dira Euskaraldiari euren babesa erakusteko. Horretarako, dagoeneko hainbat aldiz ikusi diren hizkiekin argazkia atera dute. Gainera, herriko 30 bat komertzio eta tabernek ere bat egin dute egitasmoarekin, euren erakuslehioetan “Hemen ahobizi gara” edo “hemen belarriprest gara” biniloak jarriz. Herriko ikasketa zentro gehienak ere elkartu egin dira ariketa sozial honetara; hainbat ekintza prestatuz, argazkiak ateraz eta euren instalazioetan identifikazio ikurrak jarriz.
Euskaraldian izena emateko epeak zabalik dirau izenematea.euskaraldia.eus webgunean.

 

Partekatu:
Twitter Facebook