200 lagun baino gehiago bilduko dira Elkarbizitzaren aldeko Bizilagunak-en mahaira - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 200 lagun baino gehiago bilduko dira Elkarbizitzaren aldeko Bizilagunak-en mahaira

200 lagun baino gehiago bilduko dira Elkarbizitzaren aldeko Bizilagunak-en mahaira

2018/11/15


 Lagun ugari bildu da aurten jatorri desberdineko jendea elkartzen duen Bizilagunak egitasmora. Udaleko Immigrazioa Zerbitzuaren eta ikastetxeetako IGEen edo ‘Arrontegi gara’-ren gisako beste eragile batzuen inplikazioari esker, aurtengoan inoiz baino partaide gehiagok hartu du parte.


Aurten, 14 bazkari egin dira: bat, Gazte Bulegoan, eta, gainerakoak, berriz, partikularren etxeetan. Guztira, 117 lagunek hartu du parte, eta horri beste 100lagun erantsi behar zaizkio, Bizilagunak-en barruan ‘Arrontegi gara’ elkarteak datorren azaroaren 18rako Rontegi eskolan prestatu duen bazkarirako. 14:00etan izango da otordua.

"Pozarren gaude ekimenaren emaitzarekin, bai eta Larrea eta Gurutzeta eskoletako IGEek, Sumando-Gehituz Immigrante Elkarteen Federazioak, Gurutzetako parrokiak, Denboraren Bankuak eta ‘Arrontegi gara’ egitasmoak egin duten ahaleginarekin ere, guztiek sustatu baitute Bizilagunak-en lehenengo aldiz parte hartu duten familien parte-hartzea", esan du Gizarte Ekintzako Mikel Antizarrek.


Aurten, endemas, partaideen jatorria anitzagoa da, zeren, Euskadiko familiez gainera, Sahara, Maroko, Aljeria, Siria, Niger, Senegal, Kamerun, Kongo, Peru, Kolonbia, Paraguai, Txile eta Koreakoak izan ditugu, eta jatorri desberdinetako 14 familia bizitu dira barakaldarrekin", gehitu du Antizarrek.
Berriz ere antolatuko du familia-topaketa Barakaldon Bizilagunak ekimenak, datorren abenduaren 14an, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, arratseko 18:00etan.

 

Partekatu:
Twitter Facebook