170.000 euro inbertitu dit Udalak Etxatxu eta San Luis kaleen arteko iriste-erraztasuna hobetzen, hiri-igogailu bat jarriz - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 170.000 euro inbertitu dit Udalak Etxatxu eta San Luis kaleen arteko iriste-erraztasuna hobetzen, hiri-igogailu bat jarriz

170.000 euro inbertitu dit Udalak Etxatxu eta San Luis kaleen arteko iriste-erraztasuna hobetzen, hiri-igogailu bat jarriz

2021/06/08


Auzoetan hobekuntzak egiten jarraitzen du Barakaldok, auzotarren bizitza kalitatea hobetzeko zerbitzuz eta azpiegiturez hornituz. Gaur goizean aurkeztu du Barakaldoko alkateak Arrontegi auzorako aurreikusitako ekimen berria, Etxatxu eta San Luis kaleen artean hiri-igogailu bat jarriz iriste-erraztasuna hobetuko duena. Gehienez, 170.000 euro inbertituko ditu Udalak gaur kontratazio publikora aterako den jarduketa honetan.

Eskailera tarte luze batek bereizten ditu gaur egun Etxatxu eta San Luis plaza, mugikortasun urrikoek nekez igaro dezaketen lotura. Irisgarritasun arazo hori konpontzeko, 20 metroko desnibela gaindituko duen beirazko hiri-igogailu bat jarriko da.

Igogailuak bi sargune izango ditu 180º-tan, eta eskaileren ondoko hormari atxikita egongo da. Edukiera 110 x 140 cm-koa izango da, iriste-erraztasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzeko. Horiek instalatzeko, beheko mailan dagoen zolata eraitsi beharko da, eta lurperatutako 110 cm inguruko sakonerako putzu bat egin beharko da; horrela, igogailua kalearen mailara helduko da.

Inguruko segurtasuna hobetze aldera, San Luis plazako zebra-bidea igogailuaren parean kokatuko da; beraz, inguruko urbanizazioan aldaketak egingo dira. Ekainaren 28an amaituko da lehiaketa publikoa. Kontratua adjudikatu eta sinatutakoan, 3 hilekoa izango da obra gauzatzeko epea, gutxi gorabehera.

AUZORAKO SARBIDE MEKANIKO BERRIEN BIDERAGARRITASUNA AZTERGAI
"Jarduketa honen bidez, Arrontegi auzoa hobetzen jarraitzen dugu. 2017an hasi ginen auzotarrek Arrontegi kaleko anbulatoriorako eskatzen zituzten sarbide mekanikoak sortzeko bidea egiten. Orain Etxatxu ingururako sarbidea hobetuko da. Hor, 250 etxebizitza daude, eta auzo elkarteak Bizkaia eta Nafarroa kaleetan hiru arrapala mekaniko tarte berri jartzeko egindako azken eskariari erantzuteko lanean ari da Obra eta Zerbitzu Arloa. Bideragarritasun teknikoa ari dira aztertzen, gauzatzeko proiektuak eskatzeko", iragarri du Del Campo alkateak.

"Aurrera goaz lehen eta bigarren mailako auzorik egon ez dadin egiten ari garen bidean. Gure ustez, auzo guztiak dira lehen mailakoak, eta horregatik ari gara auzoetara hango bizilagunen bizitza kalitatea hobetuko duten zerbitzu eta ekipamendu berriak eramaten. Azken asteotan, San Bizente, Burtzeña eta Lutxana izan ditugu mintzagai, eta gaur, berriz, Arrontegiz mintzo gara, sarbide mekaniko berria dela eta. Zalantzarik ez dago, bertako igarobideak hobetuko dituela, iriste-errazago, erosoago eta seguruago bihurtuz", esanez amaitu du alkateak.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook