111.250 euroko laguntzak emango dizkie Barakaldok elkarteei, kultur jardueren alde egiten jarraituz - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 111.250 euroko laguntzak emango dizkie Barakaldok elkarteei, kultur jardueren alde egiten jarraituz

111.250 euroko laguntzak emango dizkie Barakaldok elkarteei, kultur jardueren alde egiten jarraituz

2018/03/28


Barakaldoko Udalak kultur jarduerak sustatzearen aldeko apustua egiten jarraituko du aurten ere, eta horretarako 111.250 euro emango dizkie hiria urtean zehar dinamizatzen duten kultur elkarteei. Kultur diru-laguntzen (urterokoak edo apartekoak) deialdi publikoa lehen hiruhilekora aurreratu da aurte ere, Barakaldoko elkarteei programazioa errazteko, gobernu taldearen konpromisoetako bat betez.


Aurreko urtean 2016an baino bi hilabete lehenago egin zen deialdia, eta 2016koa ere maiatzera aurreratu zen. Aurten martxoan izango da, eta urteko lehenengo hiruhilekoan deitzen den bigarren aldia da.


Interesatutako erakundeek datorren apirilaren 30ra arte daukate dokumentazioa aurkezteko aukera. Deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan zabalduko da ofizialki epea (segur aski datorren astean argitaratuko da). “Udalerriko elkarteen lehen baino lehen jakin behar dute zenbat diru edukiko duten jardueren programazioa antolatzeko eta hobeto kontrolatu ahal izateko; horregatik, deialdia urteko hasieran prest edukitzeko egin du lan gure arloak” adierazi du Nire Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Drogomendekotasunen prebentzio arloko zinegotziak.


Gainera, gobernu taldeak Barakaldon kultura sustatzea xede duenez, iazko diru-laguntzen partida handitzea ere erabaki du, beraz, 2015ean 82.000 euro banatu zirela ikus dezakegu, 2016an, 111.250 euro eta aurten kopuru bera mantenduko da.


Urteko kultur jarduerak edo proiektuak, bai eta noizbehinkako edo aparteko ekimenak egin dituzten tokiko erakunde guztiek eska ditzakete diru-laguntzak. Lehenengo kategorian 80.000 euro banatuko dira, eta bigarrenean, 31.250 euro.


Kopuruak honela banatuko dira: 5.000 euro baino gutxiagoko aurrekontua duten proiektuetarako: 20.000 euro. 5.000 eurotik 10.000 eurora arteko aurrekontua duten proiektuetarako: 25.000 euro. Eta azkenez, 10.000 eurotik gorakoetarako: 35.000 euro.


Literaturaren, arte plastikoen, musika ikuskizunen eta euskara sustatzeko ekimenen hedapenari laguntzen dioten herritarrei zuzendutako programa, egitasmo eta jardueretarako izango dira diru-laguntzak.

 

 

Partekatu:
Twitter Facebook