1.000 kilo goxoki banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek desfilean 300 bat laguneko segizioak lagunduta - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 1.000 kilo goxoki banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek desfilean 300 bat laguneko segizioak lagunduta

1.000 kilo goxoki banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek desfilean 300 bat laguneko segizioak lagunduta

2017/01/03


Berriz ere helduko dira Barakaldoko Ekialdeko Erregeak, datorren urtarrilaren 5ean. Herriko Plazako ‘Gabonaldia’ karpa berriro bihurtuko da Erregeei harrera egiteko agertoki, opariak banatzen hasi baino ordu batzuk lehenago. Ohitura bihurtu denez, Ekialdeko hirurek emango diote oihaleria Gabonetan jaiotako lehenengo niniari.

Goizean goiz, Gurutzetako ospitalera hurbilduko dira Erregeak, jaiak han igaro behar izan dituzten umeak agurtzera. Handik Herriko Plazara abiatuko dira, barakaldarrek ikusi, eta eskaera-idazkiak eman diezazkieten. 12:30ak inguruan helduko dira.


Olentzerorekin egin bezala, Alkateak eta gainontzeko korporaziokideek egingo diete harrera Erregeei, eta haiekin joango dira Codisfibak (Barakaldoko Desgaitu Fisikoak) maitasun handiz urtero prestatzen duen oihaleria entregatzera.


Ondoren, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Miranda egoitzara joango dira, 13:30ak inguruan, Barakaldoko adinekoak agurtzera.


Eguneko istantik bereziena Erregeak igarotzen ikustekoa da: San Bizente plazatik irtengo du desfileak, 18:30ean. Handik Eguzkiagirre, Gernikako Arbola eta Foruen pasealekura joango dira, eta, ondoren, Herriko Plazara. Bidean, 300dik gora lagunek lagunduko diete erregeei magia hiri osora banatzen.


Goxokiak izango dira Erregeen lehenengo oparia. Zeliakoek ere jateko moduko 1.000 kilo goxoki banatuko dituzte desfileak irauten duen bitartean.


Arratseko 20:00etan, Herriko Plazara helduko dira Erregeak eta segizioa, barakaldarren maitasuna jasotzera. Hiru erregeak tronuetan jesarriko dira Gabonaldiko karpan, lotara joan aurretik azken eskaria egin nahi duten haurrak hartzeko. 22:00etan itxiko dira ilarak, Erregeek, opariak banatzen hasi aurretik, atseden har dezaten.

 

Partekatu:
Twitter Facebook