010erako deiak doakoak izango dira eta Wifi librea adinekoen zentroetara eta Udal Musika Kontserbatoriora zabalduko da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 010erako deiak doakoak izango dira eta Wifi librea adinekoen zentroetara eta Udal Musika Kontserbatoriora zabalduko da

010erako deiak doakoak izango dira eta Wifi librea adinekoen zentroetara eta Udal Musika Kontserbatoriora zabalduko da

2021/12/23


Barakaldarrek herritarren arretarako doako zerbitzua izango dute datorren 2022ko lehen hiruhilekoan. Atzo udaletxean egin zen ezohiko osoko bilkurak oniritzia eman zion udal telefoniako kontratu berriari; izan ere, berritasunen artean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren deiak doakoak izatea eta doako Wifi zerbitzua udal instalazio berrietara zabaltzea daude.

Herritarrek 010 zenbakira egiten dituzten deiak, informazioa kontsultatzeko edo gorabeherak jakinarazteko, doakoak izango dira urteko lehen hilabeteetan. Neurri hori Amaia del Campo alkateak legealdi honetarako hartutako konpromisoetako bat zen, eta Barakaldoko herritarren eskaera historikoari erantzuten dio. Telefonoaren doakotasunaz gain, hodeian gune bat sortuko da zerbitzuaren atzean dauden operadoreen lana errazteko eta SmartCity plataformara informazioa bidaltzeko.

Telefonia zerbitzua berritzeak ere baditu berrikuntzak udal ekipamenduetan wifiari dagokionez. Azken urteotan, bultzada handia eman zaio zerbitzu horri, doako wifia instalatu baita ikasgeletan, kultur etxeetan eta gizarte etxeetan. Kontratu berriarekin, zerbitzua hiriko adinekoen zentroetara eta Udal Musika Kontserbatoriora ere zabalduko da.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook